Tramitera onartu dute Euskadiren Egunari buruzko proposamena
EH Bilduk Euskadiren Eguna abenduaren 3ra, Euskararen Egunera, aldatzeko egindako proposamena tramitera onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Beraz, Gasteizko Ganbaran Euskadiren Egunari buruzko eztabaida egingo da. Elkarrekin Podemosek EH Bilduren ekimena babesten du, eta jeltzaleek, sozialistek eta 'popularrek', berriz, ez dute begi onez ikusten Euskadiren Eguna abenduaren 3an izatea.
Gabonen osteko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposamena tramitera eramatearen alde bozkatu dute, eta EAJ abstenitu egin da. Ondorioz, proposamena Legebiltzarrean eztabaidatuko dute. Dena den, Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, jeltzaleentzat Euskadiren Eguna Aberri Eguna da, Pazko igandez ospatzen dena.
EAJrekin batera gobernu koalizioa osatzen duen PSE-EEk eta Euskadiko Alderdi Popularrak (PP) proposamenaren kontra bozkatu dute, eta biek ala biek garbi adierazi dute ez dutela proposamena begi onez ikusten.
Proposamenak hautsak harrotu ditu Nafarroan. UPNren eta Nafarroako Alderdi Popularraren esanetan, "probokazioa" da Euskadiren Egunak Nafarroaren Egunarekin, Xabierko San Frantziskoren egunarekin, bat egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri