Preso guztiak aske uztea eskatu dute, bakea eta bizikidetza eraikitzeko
‘Kalera Kalera’ ekimenak euskal preso guztiak aske uztea ezinbestekotzat jo du, “bakea eta bizikidetza eraikitzeko”. ETA jada erakunde armagabetua dela aintzat hartuta, orain beste gai batzuk jorratu behar direla esan du, hala nola, oroimena, biktima guztien aitortza eta erreparazioa eta desmilitarizazioa.
Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, ‘Kalera Kalera’ ekimenak ekitaldia egin du gaur goizean Gernikako Batzar-etxean, ‘Gernikatik bake eta askatasunera’ lelopean. Lore-eskaintza egin dute, espetxean dagoen euskal preso bakoitzeko krabelin gorri bana utzita.
Preso ohi ugari bildu dira bertan eta hitza Oihana Garmendiak eta Antton Lopez ‘Kubati’k hartu dute.
Bakea eta bizikidetza eraikitzeko “gatazkaren ondorioei konponbide osoa” eman behar zaiela nabarmendu dute.
Horretarako iraganari “salbuespenik gabe” begiratu behar zaiola esan dute eta, ildo horretan, gogoratu dute “alde bat armagabetuta” dagoela jada, ETAri aipu eginez.
Gatazkak “preso politikoak” eragin dituela eta preso horiek Espainiako eta Frantziako kartzelatan sakabanatuta daudela esan dute. “Euskal presoak preso politikoak dira eta izango dira, espetxeratuak izateko arrazoiak jatorri politikoa duelako”, azpimarratu dute.
Azken hamarkadetan gertatutakoa “desitxuratzeko” eta “ezkutatzeko” asmoa dagoela ohartarazi dute. “Gertatu den guztia konpondu ez den gatazka politiko baten ondorio izan da eta gatazka horretan alde guztien jardun dute”, azaldu dute.
Horrenbestez, bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko ezinbestekotzat jo dute iraganari aurre egitea eta memoria, biktima guztien aitortza eta erreparazioa eta desmilitarizazioa bezalako gaiei heltzea.
Espetxeetara martxak
Bestalde, amnistiaren aldeko astearen 40. urteurrena dela eta, ‘Kalera Kalera’k ekimen ezberdinak antolatuko ditu maiatzaren 8tik 14ra bitartean, Errenterian, eta amaitzeko manifestazio nazionala deituko dute.
Horrez gain, maiatzaren 20an martxak antolatuko dituzte Frantziako eta Espainiako sei kartzelatara.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri