Bankia auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankiako hainbat goi kargudun ohi auzipetu dituzte, burtsako irteeragatik

Fernando Andreu epaileak, berriz, artxibatu egin ditu Espainiako Bankuaren eta Espainiako Bankuko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren kontrako jarduerak.
Rodrigo Rato EFE
Rodrigo Rato. Argazkia: EFE

Auzitegi Nazionalak Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia eta aurreko zuzendaritzako kideak auzipetu ditu, 2011n burtsan kotizatzen hasi ahal izateko Bankiaren diru kontuak faltsutzea eta inbertsoreei iruzur egitea leporatuta.

Bere autoan Fernando Andreu epaileak adierazi duenez, 2010 eta 2011. urteetan finantza erakundeko arduradun ohiek diru kontuak faltsutu zituzten eta datu faltsuak gehitu zituzten burtsara ateratzeko informazio liburuxkan.

Rodrigo Ratoz gain, Jose Luis Olivas, presidente ohia; Francisco Verdu, kontseilari ordezkaria; eta beste 31 pertsona fisiko eta juridiko auzipetu ditu.

Epailearen autoak dakarrenez, BFAko (Banco Financiero y de Ahorros) eta Bankiako administratzaileek "makillatutako kontuak onartu zituzten, benetako egoera estaliz". Ondorioz, gerora akzioak erosi zituztenei eta Estatu espainiarrari "kalte nabaria" egin zitzaiela ebatzi du.

Hori guztia dela eta, erabakiak hartu zituzten Administrazio Kontseiluko kideen kontrako auzibidea abiatzea erabaki du, epailearen esanetan, horien ardura zelako erakundearen egoera ekonomikoa egiaztatzea.

Bestalde, epaileak artxibatu egin ditu Espainiako Bankuko eta Espainiako Bankuko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko ikuskatzaile eta araugileen kontra hasitako jarduerak. Horrenbestez, errugabetu egin ditu Miguel Angel Fernandez Ordoñez, Espainiako Bankuko gobernadore ohia; Javier Ariztegui, Espainiako Bankuko gobernadoreorde ohia; Julio Segura, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidente ohia; eta Fernando Restoy, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko presidenteorde ohia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X