Bidegi auziko instrukzio fasea bost urte luzatu du epaileak
Bidegi auziko epaileak bost urte arte luzatu du kasuaren instrukzio fasea, "delitu zantzuak sakon ikertzeko". Ikertzen ari diren gertakarien "izaera teknikoa eta konplexua" azpimarratu ditu epaileak, erabakia arrazoitzeko. Fiskaltzak maiatzean aurkeztu zuen instrukzioa luzatzeko eskaria, eta epaileak onartu egin du. Hala, 2022ra arte luza daiteke ikerketa fasea. Apelazio helegitea aurkezteko epea hiru egunekoa da.
Judit Garcia, Iban Asenjo eta Jon Albizu EH Bilduko Gipuzkoako batzarkideek eman dute jakitera Azpeitiko Instrukzio Epaitegiaren erabakia. Hiru kideok nabarmendu dutenez, erabaki honek erakusten du gaia "oso serioa" dela eta aurreko Aldundiak jarritako bi kereilek "oinarri juridiko sendoa" dutela.
Asenjok azpimarratu duenez, AP-1 autobideko lanetan diru publikoa oker erabili zela probatzen duten zantzuak atzeman zituen aurreko foru gobernuak. Kereilak gogora ekarrita, ikerketapean dauden delituak "oso larriak" direla eta ustezko iruzurra "30 milioi euro ingurukoa" izan daitekeela esan du.
Epaileak ustezko delituak ikertzeko zantzuak egon bazeudela iritzita, tramitera onartu zituen kereilak eta bost pertsona auzipetu zituen. Ordutik, EH Bilduko kideek salatu dutenez, Markel Olano, Eneko Goia eta EAJko beste hainbat buruzagi "prozesua baliogabetzen" ahalegindu dira. Hori dela eta, fiskaltzak eta epaileak kereilak aintzat hartu izana "garrantzitsua" dela nabarmendu du Asenjok, eta "ikerketa zorrotza" egitea eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Otxandiano: "Hemen ez da etxebizitza politikarik egin, politika inmobiliarioa egin da"
EH Bilduk "anbizio handiko" plan bat aurkeztu du, etxebizitza merkatuan esku-hartzearen aldeko apustua egiteko; Babes Ofizialeko Etxebizitzaren (BOE) "eskala handiko" sustapenaren alde egiteko, "ahalegin publikoa biderkatzeko"; eta etxebizitzaren "funtzio soziala babestearen" alde egiteko plana darabil koalizioak, beraien hitzetan.
Pedrosa: "Ikastetxeen integrazioak familiekin lan egitea eskatzen du; hausnartu egin behar da zergatik ari garen hori egiten, datuekin"
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Egun Onen, adierazi du Araban bost integrazio egin dituztela, eta "hamar ikastetxe" egon direla "inplikatuta". Bizkaian, ordea, ikastetxe batzuk beste batzuetan integratu direla jakinarazi du.
Ollo: "Demokraziaren aldeko borrokan ari zen alderdi karlista baten jarraitzaileak zituzten helburu"
Lizarrako Udaleko Memoria Batzordeak ekitaldia egin du 1976an Montejurran izan ziren gertakarien 50. urteurrenaren kariaz, eta bertan izan da Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako kontseilari Ana Ollo.
Gaur amaitu da Ernairen IV. kongresua
Ezker abertzaleko gazte antolakundeak, Ernaik, gaur amaitu du laugarren kongresua, Bergaran. Bi konpromiso berretsi dituzte bertan: gazteriarekiko konpromisoa eta Euskal Herriarekiko konpromisoa. Horren harian, gazteriaren behar eta kezkak politizatu eta askapen prozesuan txertatzeko ardura hartu dute.
Berdintasuna "betebehar demokratikoa" dela defendatu du EAJk emakume jeltzaleen lana omentzeko ekitaldian
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakume jeltzaleen lana goraipatzeko ekitaldia egin du 1922an sortutako Emakume Abertzale Batzaren urteurrenean. Bertan azpimarratu duenez, berdintasuna "ez da aukera politikoa, betebehar demokratikoa baizik".
José Luis López de Lacalle kazetaria omendu dute haren hilketaren 26. urteurrenean
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkariak erostetik zetorrenean.
Pradalesek autoritarismoaren gorakadaz ohartarazi, eta Europa "arinago eta kohesionatuago" baten alde egin du
Lehendakariaren esanetan, nazioarteko zuzenbidea eta demokrazia liberalak mehatxupean daude mundu mailako populismoaren eta autoritarismoaren gorakadaren ondorioz. Euskadik Europa federal batean ahots propioa izatea aldarrikatu du.
50 urte Montejurrako gertakarietatik: karlisten arteko talka, italiar neofaxistak eta… Estatuaren konplizitatea?
Karlismoaren barne-gatazka bat ez ezik, Montejurrako hilketen atzean botere postfrankistek bultzatutako konspirazio izan zen, eskuin-muturreko beste elementu batzuekin batera.
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtean artatutakoen erdiak
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.