Zoido: 'Erantzuna argia ez bada, Gobernuak neurriak hartu beharko ditu'
Espainiako Gobernuak egindako errekerimenduari Generalitateko presidenteak eman behar dion erantzuna argia ez bada, "ulertuko da independentzia aldarrikatu duela", esan du Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak larunbat honetan, COPE irrati katean egin dioten elkarrizketan.
"Anbiguotasunen batekin erantzuten badu horrek esan nahiko du ez duela eztabaidarik nahi eta Gobernuak dagokion neurriak hartu beharko ditu", gaineratu du.
Mariano Rajoyk errekerimendua igorri zion asteazkenean Puigdemonti, Kataluniako independentzia aldarrikatu zuen argitzeko, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu baino lehen. Generalitateko presidentek datorren asteleheneko goizeko 10:00ak arte du epea horri erantzuna emateko.
Barne ministroaren aburuz, Kataluniako presidenteak eman dezakeen erantzun bakarra da "bai ala ez". Horri lotuta, Zoidok uste du baietz erantzuten badu berriz ere "legez kanpo" kokatuko duela bere burua, eta "agerian utziko du elkarrizketa eskaintzen zuenean ez zuela zintzotasunez eskaintzen". Hori dela ere, deia egin dio erantzun argi bat ematera, eta "normaltasun instituzionalera" itzulera. "Kongresua da elkarrizketa zintzo hori aurrera eramateko tokia", gaineratu du.
Garcia Albiolek "tentsio politikoa" aurreikusi du
Xavier Garcia Albiol PPCko buruak, bestalde, ez du uste Generalitateko presidenteak iritzia aldatuko duenik, eta "tentsio politikoa" aurreikusi du datozen asteetarako. "Puigdemontek erantzukizunez jokatuko ahal du, eta independentzia aldarrikatzeko asmorik ez duela esango ahal du… Baina ni, tamalez, ez naiz oso baikorra", adierazi du PPCk Santa Coloma de Grameneten egin duen ekitaldi batean. Bertan, Garcia Albiolek gogoratu du Kataluniako presidenteak "48 ordu" dituela "Katalunia amildegira eramatea ekiditeko".
Horri lotuta, 155. artikulua hauteskundeak deitzeko erabiltzeaz gain, Mossoetan eta ikastetxeetan ere aldaketak egiteko baliatzea eskatu du, Carles Puigdemontek independentzia prozesuarekin aurrera egitea erabakitzen badu.

Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.