Turullek Llarenari: 'Zuk egin nauzu preso politiko'
Jordi Turull Kataluniako Gobernuko presidentegai ohi eta kontseilari kargugabetuak "preso politiko" bihurtu izana aurpegiratu dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari. Gaineratu duenez, Auzitegi Gorenak ezin du "Generalitateko presidente izateko hautagaia nor izango den erabaki".
Jordi Turullek, Dolors Bassa kontseilari kargugabetuak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak agerraldia egin dute gaur Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epailearen aurrean, prozesamenduaren berri izateko 'procés' delako sumarioaren barruan. Hirurak behin-behineko espetxealdian daude.
Turullen abokatuek jakinarazi dutenez, bere bezeroak adierazpen gogorrak egin ditu eta botere banaketa ez errespetatzea leporatu dio Estatuari.
"Espainiako Gobernuak auzipetuak publikoki zigortzen ditu eta epaileak presidente zein izan daitekeen eta zein ez erabakitzen du", adierazi du Turullek bere abokatuaren arabera. Bere ideia politikoei muzin egiteko asmorik ez duela eta preso politikoak espetxetik irtengo direla ere esan ei du.
Behin-behineko espetxealdian egoteagatik pertsona bat preso politiko bihurtzen ote den "zalantzak" omen zituen azaroan, baina Generalitateko presidente izateko hautagai zela espetxeratua izan ostean zalantza horiek desagertu egin zaizkiola azpimarratu du.
Horrez gain, behin-behineko espetxealdian politika egiten jarraitzen duten horiek bakarrik daudela ere aurpegiratu dio Llarenari.
Turullen aurretik, Dolors Bassa izan da deklaratzen lehena eta 15 minutu inguruz egon da epailearen aurrean —Turull 45 minutuz egon da—. Bassaren esanetan, Poliziak eta Guardia Zibilak urriaren 1ean izandako esku-hartzeak eragin zuen indarkeria.
Bassaren atzetik, hirugarrena eta azkena, Carme Forcadell agertu da epailearen aurrera. Ordu erdi inguruko agerraldian, bere eskubideen urraketa salatu du eta Auzitegi Gorenak kasu hau epaitzeko eskumena ote duen zalantzan jarri du.
Bere espetxealdiaren kontra azaldu da, haren esanetan, epaileak ezarritako kautelazko neurri guztiak bete baititu. Gainera, beste sumario batzuetan bere kontrako frogak biltzen ari direla jakiteak "babesgabetasuna" sortzen diola azaldu du.
Halaber, inoiz indarkeria bultzatu izana ukatu du.
Bestalde, Parlamentuko beste talde batzuekin batera independentziarako bide orria sinatu zuela onartu du, baina inoiz bete ez zenez, garrantzia kendu dio.
Gaurko agerraldiak amaituta, Llarena epaileak amaiera eman dio behin-behinean kartzelan dauden bederatzi auzipetuen zitazio errondari. Astelehenean Jordi Sanchez, Oriol Junqueras eta Jordi Cuixart agertu ziren Llarenaren aurrera eta atzo, ostera, Joaquim Forn, Raul Romeva eta Josep Rull.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.