Lamelak Traperoren aurkako instrukzioa amaitu du eta epaiketaren atarian utzi du
Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko magistratuak amaitu egin du Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buru ohiaren, Teresa Plana intendentearen, Pere Soler Kataluniako Poliziaren zuzendari ohiaren eta Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari nagusi ohiaren kontra abiatutako instrukzioa, eta horren berri eman dio Zigor Aretoari, epaiketa prestatzeko fasea ireki dezan.
Gaur emandako autoan, Instrukzioko 3. Epaitegi Zentraleko epaileak amaitutzat eman du sumarioa, eta Zigor-arloko Salari igorri dio. 10 eguneko epea eman die aldeei beren iritzia ager dezaten.
Magistratuak bi sedizio delitu eta erakunde kriminaleko kide izatea leporatzen dizkio Traperori, 2017ko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonako Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean gertaturiko egitateengatik eta urriaren 1eko erreferendumarengatik.
Puig eta Solerri, ostera, erakunde kriminaleko kide izateaz gain, sedizio delitu bat egozten die urriaren 1eko gertakariengatik. Laplanaren kasuan, sedizioa soilik leporatzen dio irailaren 20ko eta 21eko gertakariengatik.
Lamelak 2017ko irailaren amaieran hasi zuen instrukzioa, eta, ondorioztatu duenez, Traperok, Solerrek eta Puigek erakunde antolatua osatzen zuten, "zuzendaritza komun baten menpe, piramidearen gailurrean Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea zelarik". Urriaren 1eko erreferenduma aurrera eraman eta urriaren 27an independentzia aldarrikatzea zuten guztiek helburu, epailearen arabera.
Magistratuaren hitzetan, agintariek ezer ez egiteko agindu zieten mossoei, baita Guardia Zibilaren zein Espainiako Poliziaren ekintzak eta mugimenduak zelatatzea ere.
Gainera, urriaren 1ean mossoek kode propio bat (21 Klabea) erabili zuten Lamelaren arabera. Horrela, mossoek kanal alternatibo bat erabili omen zuten erreferendum egunean, ohiko bidetik informazioa ez partekatzeko. Horretarako, telefono mugikor partikularrak eta korporatiboak erabili ei zituzten agenteek.
37 orrialdeko autoan, atzemandako komunikazioen edukian lankidetza falta agerian geratzen dela ondorioztatu du epaileak: "Ez ekiteko, ezer ere ez egiteko, ez nahasteko, eskurik ez hartzeko, eta toki seguruan, begira egoteko eta informatzeko bakarrik agindu zieten".
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.