EAEko haurren % 10,4k pobrezia pairatzen dutela ohartarazi du arartekoak
Manu Lezertua arartekoak gaur Eusko Legebiltzarrean ohartarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) haurren % 10,4k pobreziatik eratorritako gabeziak dituzte eta % 3,5k, ostera, egunerokoan oinetako egokiak izateko eta proteinak jateko zailtasunak dituzte.
Eusko Legebiltzarrean gaur egin den pleno monografikoan 2017. urteko jardueraren txostena azaldu du arartekoak. Aurrez, martxoan, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari eman zion txostena, eta gaur xehetasunak eman ditu.
EAEko herritarrek arartekoaren aurrean aurkeztutako kexa kopuruak % 17 egin zuen gora iaz, aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, 9.582 kexa jaso zituen arartekoak eta horietatik 829 Lanbiderekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriarekin lotuta zeuden.
Arartekoak egiaztatu ahal izan duenez, hainbat sektoretan haurren eskubideen inguruko ezjakintasun handia dago. Zehazki, 2017an aurkeztutako kexen % 16k haurrei edo nerabeei eragiten zien. Bestalde, gizarte aurreratua den heinean Euskadin haurren pobrezia egotea salatu du.
ETAren amaiera gauzatu ostean, presoei aplikatzen zaien espetxe politika aldatzeko premia azpimarratu du arartekoak. Horrez gain, presoak euskal espetxeetara edota gertuko kartzeletara aldatzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta kartzela onurak aplika daitezela aldarrikatu du. Halaber, pertsona guztien eskubideak errespetatuko dituen elkarbizitza eredu baten aldeko apustua egin du.
Indarkeria matxistaren gaia ere mahai gainean jarri du arartekoak, eta biktimei (emakumeak eta haurrak) eskaintzen zaien arreta hobetzera deitu ditu euskal erakundeak. Lezertuaren iritziz, biktimak salaketak jartzera animatzeko ezinbestekoa da euskal erakundeek kanal eraginkorrak bultzatzea. Horrez gain, gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala murrizteko eta emakumeak lan munduan duen parte-hartzea handitzeko "neurriak" hartzea eskatu die erakundeei.
Gizarte laguntzei dagokienez, iruzur kasuak berrikusitakoen % 1 baino ez direla nabarmendu du. Sistemaren funtzionamenduak hobera egin duela azpimarratu arren, Lanbideren, gizarte zerbitzuen eta Etxebizitza Sailaren arteko kolaborazio handiagoa aldarrikatu du.
Migratzaile eta errefuxiatuei lotuta, Eusko Jaurlaritzaren harrera programa eta gizarte arloko euskal erakundeek egiten duten ahalegina balioetsi ditu. Hala eta guztiz ere, haren esanetan, euskal gizartearen erronka migratzaile eta errefuxiatuen integrazioa erraztea da, "diskriminaziorik gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.