Saenz de Santamariak lehen itzulia irabazi eta Casado izango du aurkari
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteorde ohiak garaipena lortu du PPko barne-hauteskundeen lehen itzulian. Horrela, Pablo Casado alderdikidearekin batera bigarren itzulian izango da. Bien artean 1.600 botoko aldea izan da, Alderdi Popularreko iturriek jakitera eman dutenez.
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkaria nagusia lehiatik kanpo geratu da, ostegun honetako bozketan hirugarren sailkatu ondoren.
Bozen % 100 zenbatuta, Saenz de Santamariak 21.500 bat boto lortu ditu (% 37), ondoren Casadok 19.000 boz eskuratu ditu (% 34) eta Maria Dolores de Cospedalek 15.000 (% 26).
Jose Manuel Garcia-Margallok 680 boto lortu ditu. Jose Ramon Garcia Hernandez 668 boz eskuratu ditu. Azkena Elio Cabanes izan da, 185 afiliatuk soilik babesa eman diote. Guztira, 58.305 boto izan dira: erroldaren % 87.
Saenz de Santamariak bere hautagaitzarekin bat egitea proposatu dio Pablo Casadori, 15 egun barru egitekoa den kongresuan proiektu bakarra aurkezteko eta, horretarako, "eskuzabaltasuna" eskaini dio.

Argazkia: EFE
"Nire ustean, militantziak bateratze eta batasunaren aldeko ahalegina egitea merezi du, eta nik egingo dut", esan du, Casadoren adierazpenak entzun eta gero (bera bi itzuliak egitearen alde agertu da, arauak bete egin behar direla argudiatuta).
Gaienera, primarioetan aurkeztutako gainerakoekin ere lan egitea nahi duela esan du Santamariak, baita Maria Dolores de Cospedalekin ere, horren hautagaitzan balio handiko pertsonak daudela uste duelako.

Argazkia: EFE
Bestalde, Casado pozik agertu da primarioetan jasotako babesarekin eta, azpimarratu duenez, emaitza "parekatua" jaso dute Soraya Saenz de Santamariak eta berak, eta hori PPren kongresuan ebatzi beharko dela, zerrenda bakarra adosteko aukera alde batera utzita. "Horiek dira adostu ditugun arauak", nabarmendu du.
PPren egoitzan emaitzak ezagutu ostean emandako prentsaurrekoan, lehen itzulian kanpoan geratu diren hautagaiei bere zerrendarekin bat egitea eskatu die, bereziki Maria Dolores de Cospedal idazkari nagusiari, milaka eta milaka afiliatu eta lurralde mailako organizazio asko ordezkatzen baititu.
Casadok esan du oso emaitza parekatua izan dutela, hori dela eta, bere hautagaitza "bukaeraraino" heltzea nahi du. Gainera, berak ordezkatzen duen zerrendan "guztiek lekua" dutela adierazi eta gero, erantsi du tentsio handiko 15 egun geratzen direla "PPren etorkizuna" erabakiko duen kongresua egin arte.

Argazkia: EFE
Azkenik, Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusiak uko egin dio uztaileko ezohiko kongresuan erabakitzen den edozein karguri, baina bere hautagaitza aintzat hartzea eta berak jasotako babesaren % 26k ordezkaritza izatea eskatu du.
Cospedalen hitzetan, kongresua dela eta, "ez da inor" kanpoan geratu behar, are gutxiago bere hautagaitzak jasotako % 26a.
Era berean, kongresuko bigarren itzulira begira "hausnarketa aro bat" irekiko duela adierazi du, baina ez du argitu zerrenda bakarraren aldekoa ote den.
Saenz de Santamariak lehen itzulia irabazi du Euskadin. Alderdikideen botoen % 55,32 (312) lortu ditu. Ondoren Pablo Casadok bozen % 21,99 (124) eskuratu ditu EAEn.
Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariorde ohiak, ordea, garaipena erdietsi du Nafarroan. Cospedal bigarren sailkatu da Foru Erkidegoan, eta Saenz de Santamaria hirugarren.
Konkretuki, Pablo Casadok alderdikide nafarren 80 boto jaso ditu, Maria Dolores de Cospedalek 51 eta Soraya Saenz de Santamariak 39.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.