ETAren 41 biktimak polizia indarkeriaren biktimak aitortzeko eskatu dute
ETA edo "inguruko taldeen" atentatuak jasan dituzten 41 pertsonaren senideek iritzi artikulu bat argitaratu dute Vocento Taldearen komunikabideetan polizia gehiegikerien eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortzeko eskatuz.
"Biktima horien eskubideak aitortzeak ez dakar gertatutakoa zuritzea, biktimak maila berean jartzea nahiz guk edo gure senideek jasandako atentatuei zilegitasuna ematea", azpimarratu dute. "Biktima horiek ere egia, justizia, erreparazioa eta memoria izateko eskubidea badutela aitortzen ari gara soilik", zehaztu dute.
Halaber, polizia gehiegikerien eta eskuin muturraren biktimak ez aitortzea "akats politiko eta humano larria" izango litzatekeela ohartarazi dute.
Gutuna Iñaki Garcia Arrizabalagak sinatzen du, eta beste 40 biktimak beren atxikimendua adierazi dute. Tartean dira Sara Buesa, Sandra Carrasco, Barbara Dührkop, Josu Elespe, Maria Jauregi, Andoitz eta Ibai Korta, Gorka Landaburu, Maixabel Lasa, Rosa Lluch, Roberto Manrique, Arantza Puelles, Rosa Rodero eta Naiara Zamarreño.
Albiste gehiago politika
Bi ekimen martxan, Txomin Letamendiren aitortza instituzional eta judiziala lortzeko
Alde batetik, 1950ean torturengatik hil zen EAJko militantearen familiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio izaera instituzionaleko biktima gisa aitortzeko. Bestetik, borondatezko jurisdikzioaren bideari ekin diote.
UCOren arabera, Cerdanek Servinabarren % 45 erosi zuen 6.000 euroren truke
Salerosketa kontratua 2016ko ekainaren 1ekoa da, eta Antxon Alonsok zituen 3.000 partaidetzetatik 1.350 erosi zituen Santos Cerdanek, bakoitzak euro bateko balioarekin. Guardia Zibilaren UCOk gaur bidali dio agiria Gorenari.
PSOE eta bere bazkideak ados, 78ko sanferminetako gertakariak desklasifikatzeko EH Bilduk egindako eskaerarekin
PPk eta Voxek PSOEri leporatu diote EH Bildu "zuritzeko" operazioa egitea. Ekimenaren bozketa ostegunean egingo da.
Osasun Ituna ixteko “presarik ez izatea” eta “benetako eztabaida egitea” eskatu du EH Bilduk
Pello Otxandianok adierazi du ituna ezin dela "bozketa orokor batekin amaitu". Horrez gainera, EH Bilduk zuzenketa bat egin duela eman du ezagutzera, osasun sistema publikoarekin "konpromiso argia eta zalantzarik gabea".
Pradalesek Aznarri erantzun dio: "Oso harro nago nire abizen eta sustraiez"
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak Pradales lehendakariaren aurka egin zuen, lehendakari autonomikoen konferentzian euskaraz hitz egiteagatik.
"Ziurgabetasuna areagotzen" ari den garaiotan "arriskatzen jarraitzeko" eskatu die Pradalesek sailburuei
Legealdiaren lehen urteurrena dela eta, Ajuria Enean bildu da gaur Gobernu Kontseilua, eta ondorengo prentsaurrekoan hitz egin du lehendakariak, urtebeteko balantzea egiteko.
Cerdanek Gorenari eskatu dio datorren astelehenean egingo duen adierazpena zuzenean emititzea
Benet Salellas abokatuak argudiatu du beharrezkoa dela agerraldia jendaurrean emititzea ahabildetzea, kasuaren garrantzia eta Cerdanek jasaten duen epaiketa paraleloa kontuan hartuta.
PSOEko goi-kargudun ohiek kargua utzi eta kongresu bat egin dezala eskatu diote Sanchezi; tartean, Nicolas Redondok eta Javier Rojok
Sinatzaileen artean Rafael Vera eta Jose Barrionuevo daude ere. Eskutitzean ustelkeria kasuak aipatzen dituzte, baita "Konstituzioa aldatzen ibiltzea" dakarten "gobernu-praktikak" egitea ere.
Pradales eta Sanchez izango dira Transferentzien Aldebiko Batzordearen buru, uztailaren 15eko bileran
Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez, uztailaren 15ean Transferentzien Aldebiko Batzordearen bilera zuzenduko du Madrilen, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin batera.
Pedro Sanchezek bi agerraldi egingo ditu Kongresuan uztailaren 9an; bat, ustelkeriari buruzkoa
Hasieran, hainbat gari buruzko agerraldia egitea proposatu zuen, baina Gobernua sostengatzen duten aldierdiek 'Koldo-Cerdan auzia'ren inguruko saio monografikoa egin zezan eskatzen zioten. Azkenean, onartu egin du.