1.790.968 herritar daude bozkatzera deituta, EAEn
Guztira, 1.790.968 herritar daude bozkatzera deituta Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerrietan, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak asteazken honetan emandako datuen arabera, herritar horietatik 73.986 atzerrian bizi dira.
Beraz, 2016ko ekainaren 26ko hauteskundeetan baino 7.509 pertsona gutxiagok izango dute boto eskubidea. Izan ere, duela hiru urte Kongresurako eta Senaturako egindako hauteskundeetan 1.789.459 herritar zeuden bozkatzera deituta.
Igandeko boto emaileei dagokienez, 949.427 Bizkaian daude erroldatuta, 583.746 Gipuzkoan eta 257.795 Araban.
Horien guztien esku egongo da Senatuko eta Kongresuko hautagaiak aukeratzea. Horretarako, 13,9 milioi boto inprimatu dituzte Behe Ganberarako eta 1,5 milioi Goi Ganberarako.
Hala, boto emaile bakoitzak boto txartel zuri bat sartu beharko du hautetsontzian, 18 diputatu hautatzeko (8 Bizkaian, 6 Gipuzkoan eta 4 Araban). Bestalde, boto txartel laranjen bidez 12 senatari aukeratuko dituzte (4 lurralde bakoitzeko). Horretarako, 5.334 hautetsontzi jarriko dituzte 721 hauteslekuetan.
Mahai horien buru 8.001 pertsona egongo dira, eta 16.002 ordezko eta Administrazioko 2.110 ordezkari deitu dituzte igandeko hitzordura.
Behin hauteslekuak itxita, eta boto zenbaketa egin ostean, hauteskunde mahaiek sakelako telefonoen bidez igorriko dituzte emaitzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu du lantalde berezia izango dela lanean, aurreko hauteskundeetan bezala. Orotara, 1.000 ertzain izango dira lanean, udaltzainen laguntzarekin, edozein istilu saiheste aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"