Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute sanferminetan egindako elkarretaratze batean

Kasuaren "injustizia" kritikatu dute, eta azpimarratu dute ezin dela "onarpenean erori, besterik gabe, gazte hauen, senideen eta horien herriaren zigorraren aurrean".
Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EITB

Elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean Altsasun guardia zibilekin izandako liskar batengatik preso dauden gazteen askatasuna eskatzeko.

Errekoleten plazan egindako elkarretaratzea Altsasuko Gurasoek antolatu dute, "Altsasukoak aske" eta "Justizia" lelopean.

Altsasuko Gurasoek kritikatu dute "injustizia egoeran" bizi direla, eta azpimarratu dute ezin dela "onarpenean erori, besterik gabe, gazte hauen, senideen eta horien herriaren aurkako zigorraren aurrean".

"Injustizia erraldoi hau gogorarazi eta salatu beharra dago", azaldu dute agirian, "Koska tabernako gertakaria helburu politikoetarako erabiltzeko muntaia" izan zela gaineratu aurretik.

Gurasoen esanetan, gazteen zigorrean "behin behineko espetxealdia gehiegikeriaz" ari dira erabiltzen, "hasieratik oinarrizko eskubideak kolokan jarri dituen dinamika politiko-judizial baten bitartez".

"Horregatik guztiagatik, gure haserrea zoriontasuna nagusi den leku eta data honetan adierazi eta ikusarazi nahi dugu", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Díez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta azaldu ditu euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak. Esan duenez, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko adostasun batera heldu dira EH Bildurekin, bere bazkide den PSE alde batera utziz, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordioetara ailegatzeaz, esan du ez lukeela “aurreikuspenik elikatuko”, “euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X