Batzorde Federala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk Pedro Sanchez buruzagiaren estrategia politikoa babestu du

Inbestidura gainditzeko eta gobernua osatzeko negoziazioek porrot egin ondoren, Batzorde Federalaren bileran ez diote alderdiko buruzagiari kritikarik egin.
Iragarkia
18:00 - 20:00
PSOEk gehiengoa lortzea da Sanchezen helburua, Espainiako 'blokeoa' gainditzeko

Pedro Sanchezen estrategia babestu du PSOEk larunbat honetan: hauteskundeak errepikatu Unidas Podemosen "eskakizunen" aurrean etsi baino lehen, izan ere, "emaitza exekutibo ezegonkor bat izango zitekeen eta lehenago ala beranduago hauteskundeak aurreratu beharko zituzketen", adierazi du alderdiko zuzendaritzak.

PSOEren Batzorde Federalak bilera egin du Ferrazeko egoitzan, Madrilen. Inbestidura gainditzeko eta gobernua osatzeko negoziazioek porrot egin ondoren sozialistek ez diote alderdiko buruzagiari kritikarik egin, nahiz eta hautestontzietara berriz jotzeak arrisku bat suposatu.

Batzordeko 20 bat kidek hartu dute hitza, PSOEk ateak itxita egin duen bileran. Azaroaren 10ri begira animoak eman, Sanchezen estrategia babestu eta Francisco Franco Erorien Haranetik ateratzeko kemena azpimarratu dute Sanchezen alderdikideek. Auzitegi Gorenaren epaiak lagunduta, Espainiako Gobernuak diktadorearen gorpuzkiak azaroaren 1a baino lehen ateratzeko asmoa du, hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, alegia, sozialistek azaldu dutenez.

PSOE barruan batasun eta sendotasun irudia eman ondoren, Sanchez kanpainaurrean murgilduko da aste honetan. Horrela, ia egunero alderdiko ekitaldiak izango ditu Espainiako toki ezberdinetan.

Besteak beste, Idoia Mendia lehendakarigai sozialista izendatzeko ekitaldian izango da Sanchez datorren igandean, urriak 6, Barakaldon (Bizkaia).

Mendia. "PSOEren laguntzarekin, euskal sozialistek adostasunerako esparruak bultzatu nahi dituzte"

PSE-EEko idazkari nagusia lehendakarigai berretsi dute Batzorde Federalean. "PSOEren laguntzarekin, euskal sozialistek adostasunerako esparruak" bultzatu nahi dituztela azpimarratu du Mendiak. "Lurralde guztien programa baten, Espainia guztiek tokia duten Espainia bakarraren" aldeko apustua egin du Mendiak.

EAEko hauteskundeetan sozialisten zerrendaburu izateko barne-hauteskundeetan abal nahikoak aurkeztu zituen hautagai bakarra izan zen Mendia. PSE-EEko Berme Batzordeak iragan ekainean hautagai izendatu zuen.

Batzorde Federalean hitzaldi laburra eman du PSE-EEko buruzagiak. Lehendakaritzarako hautagaia izateko alderdiaren konfiantza eskertu du Mendiak. "PSOE guztiaren babes eta laguntzarekin adostasunerako esparruak" bultzatu nahi dituztela nabarmendu du buruzagi sozialistak sare sozialetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X