Auzitegi Konstituzionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Konstituzionalera jo du Parlamentaren ebazpenen aurka

Bi ebazpen exekuzio gertakari sartu ditu erregea gaitzesten zuen artikulua eta autodeterminazio eskubidea defendatzen duena bertan behera uzteko.
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EiTB
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EiTB

Espainiako Gobernuak bi ebazpen exekuzio gertakari sartu ditu Auzitegi Konstituzionalean Kataluniako Parlamentak uztailaren 25ean onartutako ebazpenaren zati bat bertan behera utz dezan, tartean erregea gaitzesten duen artikulua, eta Roger Torrent Parlamentaren presidenteari delitua egin dezakeela ohartaraz dezan.

Luis Planas Lurralde Politikako jarduneko ministroak azaldu duenez, epailearen aginduari men ez egiteagatiko delitua izan liteke Torrentena, baina aztertzeke dute zein tipo juridiko izango lukeen Torrentek eta Mahaiak Konstituzionalaren ebazpenak ez betetzeak.

Horren harira, Parlamentak aurreko astean onartutako ebazpenen aurka jotzeko asmoa ere baduela jakinarazi du Planasek, baina oraindik ez dakitela nola egingo duten.

Planasek azpimarratu du exekuzio gertakaria oso gutxitan erabili dutela, eta "bereziki garrantzitsua" dela, Gobernuak "Konstituzionalean beste helegite bat jartzea" saihesten duelako "dagoeneko doktrina ezarria dagoen gaietan".

Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, uztailaren 25eko ebazpeneko hainbat puntuk Konstituzionalaren ebazpenak urratzen dituztela iritzi diote, eta horregatik eskatu dute bertan behera geratzea.

Autodeterminazioaren aldeko adierazpena eta erregearen gaitzespena dira, hain zuzen ere, bertan behera utzi nahi dituzten puntuak.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X