Nafarroako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foru Gobernuak euskararen zonifikazioa mantenduko duela iragarri du Chivitek

Nafarroan euskara legez ezartzeko EH Bilduren arrazoibideak babesten duen "gehiengo sozial eta politikorik ez dagoela" uste du Nafarroako presidenteak.
Maria Chivite Nafarroako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

Foru Gobernuak euskararen ofizialtasuna ezartzeko hiru eremu geografikoen "zonifikazioa mantenduko duela" esan du Maria Chivite Nafarroako presidenteak. Halaber, Gobernuaren erabakiei "berme juridikoa" emango diela esan du.

Eremu mistoan eta ez-euskaldunean euskara meritutzat hartzea bertan behera uzten duen Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruan EH Bilduk egindako galderaren harira, Chivitek esan du "Nafarroako Gobernuak ez duela epai juridikoen balorazio politikorik egingo", baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren "epaia aztertuko duela" gaineratu du, "Hizkuntza Politikaren harira adostasun politiko eta soziala bilatzeko".

Horrenbestez, Javier Ramirez Nafarroako presidenteordeak atzo (asteazkena) bere agerraldian esandakoei eutsi dio Chivitek. Lanpostua duten milaka nafar "lasaitu" omen zituen Ramirezek. Horrenbestez, herritarren eskubideak bermatuko dituztela esan du Chivitek

Hala ere, Foru Gobernuak "zonifikazioa mantenduko duela" ohartarazi du, Nafarroa osoan euskara legez ezartzeko EH Bilduren arrazoibideak babesten duen "gehiengo sozial eta politikoa ez baitago".

"Gobernu hau euskararekin kezkatuta dago, nafar gutzion hizkuntza delako; beraz, babestu eta sustatuko dugu", esan du Chivitek.

Bestalde, Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak Chiviteren "anbiguotasuna" deitoratu eta eskuinaren "heldulekuak uzteko gaitasunik ez duela" salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X