Marlaska: 'Boto eskubidea bermatzeko beharrezko neurriak hartu ditugu'
Igande honetan Kataluniako herritarren boto eskubidea bermatzeko "beharrezko" neurri "zehatzak" hartu dituztela ziurtatu du Fernando Grande-Malaska jarduneko Barne ministroak.
Jarduneko Barne ministroak Datuak Hedatzeko Zentro Nazionala bisitatu du Madrilen, Ifema azokan.
"Herritar guztiek parte hartzeko eta boto eskubidea gauzatu ahal izateko" dispositiboa prest dagoela azpimarratu du Marlaskak bisitan.
Aldez aurretik, Kataluniako egoera jarraitzeko koordinazio batzordearen bileran parte hartu du jarduneko Barne ministroak, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburuarekin batera.
Moncloak jakitera eman duenez, bilera goizean egin dute. Era berean, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordeak parte hartu du.
Proces auziaren epaia jakitera eman baino lehen, Espainiako Exekutiboak koordinazio batzorde bat martxan jarri zuen. Gobernu zentraleko Presidentetza, Barne, Defentsa, Justizia, Ekonomia, Hazienda eta Sustapen Ministerio eta Inteligentzia Zentro Nazionaleko ordezkariek osatzen dute batzordea, Gobernuko Presidentetzari aholku eta informazioa emateko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"