Kataluniako Auzitegiak bertan behera utzi du Parlamentuko Mahaiaren aurkako epaiketa
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Carme Forcadellek zuzentzen zuen Parlamentuko Mahaiko kideen aurkako epaiketa, kasua Espainiako Auzitegi Gorenean ebatzi beharko litzatekeen argitzeko.
Josep Nuet auzipetua ERCko diputatua izango da Kongresuan eta forupeko bilakatu denez, bere kontrako auziak Auzitegi Gorenean epaitu beharko lirateke.
Kataluniako Auzitegiak jakin nahi du Parlamentuko Mahaiko kide independentisten aurkako auzia bi zatitan banatu dezakeen edo ez. Epaiketa azaroaren 28 eta 29an eta abenduaren 3 eta 4an egin behar zuten.
Epaimahaiak uste du ez dagoela denbora nahikorik zalantzak ordurako argitzeko. Hortaz, epaiketa bertan behera uztea erabaki du. Aldeek orain bost eguneko epea izango dute beren azalpenak emateko.
Auzi honetan akusatutako ordezkari politikoak hauek dira: Lluis Maria Corominas (PdeCAT), Lluis Guino (PDeCAT), Anna Simo (ERC), Ramona Barrufet (PDeCAT), Joan Josep Nuet (lehen CSQP, eta orain ERC) eta Mireia Boya (CUP).
Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeterainoko inhabilitazioa eskatzen du auzipetuentzat desobedientzia delitu larria egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Deustu, istiluen biharamunean
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"