Covite: 'ETAren izaera totalitarioa aintzat hartu barik jarraitzen du 'Herenegun'ek'
Covite terrorismoaren biktimen kolektiboarentzat "gabezia onartezina" da 'Herenegun' hezkuntza programaren moldaketak "ETAk terrorismoa erabiliz inposatu nahi izan zuen proiektu politikoaren izaera totalitarioa aintzat ez hartzea".
Biktimen elkartearen arabera, "testigantza batzuk erantsi eta beste batzuk laburtu izanak ez du ezertxo ere konpondu", eta, moldaketak moldaketa, "unitate didaktikoak ETAren gatazkaren teoriaren baitan eraikia izaten jarraitzen du". Coviteren ustez, "ETAko kide ohien eta ezker abertzalearen buruzagien testigantzak biktimenak eta zuzenbide-estatua defendatu dutenenak plano berean aurkezteak gatazka politikoaren teoria babesten jarraitzen du; ETA gatazka horren ondorioa dela esaten".
Hala, Covitek ohar baten bidez esan duenez, ez dira nahikoak "Herenegun" programan egindako moldaketak: "Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza materialek ez diote gai nagusiari heltzen, hots, ETAko terroristek zergatik hil zuten azaltzeari".
Horren aurrean, "proiektua aurrera ez ateratzea eta eskoletara ez eramatea" eskatu du; izan ere, "proiektu hori eskoletara eramatea arriskutsua da belaunaldi berrientzat".
Horrez gain, honakoa ere galdegin dio Jaurlaritzari: "Ken ditzala, lehenbailehen, Concepcion Fernandez eta Antonio Recio ETAko biktima eta Coviteko zuzendaritza taldeko bi kideen testigantzak 'Herenegun'eko bigarren dokumentaletik. Ez ditugu horien testigantzak nahi kontakizun faltsu horretan".
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"