ESPAINIAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezen inbestidura negoziatzeko lan-taldeak adostu dituzte ERCk eta PSOEk

Oraingoz, negoziazio mahaian eseriko direnen izen abizenak bakarrik zabaldu dituzte, bestelako xehetasunen berri eman gabe.
Gabriel Rufian (ERC), azaroaren 10eko hauteskundeen emaitzak jakin ostean. Argazkia: EFE.
Gabriel Rufian (ERC), azaroaren 10eko hauteskundeen emaitzak jakin ostean. Argazkia: EFE.

Alderdi independentistak erabakigarriak izango dira Pedro Sanchez sozialistak presidente karguan jarraitu nahi badu, eta azaroaren 10eko hauteskundeen amaitzak jakin orduko hasi zen PSOE ate-joka. Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkari nagusiarekin gobernu-koalizioa osatzeko aurreakordioa sinatu badute ere, ERCko 13 diputatuen botoaren norabideak baldintza dezake prozesu osoa.

Azken orduotan ERCko iturriek jakitera eman dutenez, hitz egiten hasteko abiapuntua jarri dute PSOEk eta ERCk, Sanchezen inbestidura negoziatzeko lan-taldeak adostuta. Hala,  Adriana Lastra PSOEko idazkari nagusiordearekin eta Gabriel Rufian ERCko Kongresuko eledunarekin negoziazio mahaian nortzuk eseriko diren erabaki zuten atzo iluntzean bi aldeek.

Marta Vilalta eta Josep Maria Jove ERCko idazkari nagusiaren ondokoa eta kontseilu nazionaleko presidentea, hurrenez hurren, izango dira Rufianen alboan eseriko direnak. Mahaiaren beste aldean, berriz, Lastrarekin batera, Salvador Illa PSCko antolakuntza idazkaria eta Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkaria edo Carmen Calvo jardunean dagoen Espainiako Gobernuko presidenteordea jarriko dira.

Halere, ERCk astelehenean bere militanteei Sanchezen inbestiduraren inguruan egingo dien kontsultaren emaitzaren zain daude denak, ezertan hasteko.

Bere aldetik, Isabel Celaa Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak ez zuen atzo hitz erdirik esan ERCk negoziazioa abiarazteko mahai gainean jarri duen baldintzari buruz: Kataluniako gatazkari buruz hitz egiteko negoziazio mahaia sortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X