Sanchezek pentsioen eta gutxieneko soldataren igoera gelditu du Gobernua osatu arte
Ministroen Kontseiluak errege-dekretu bat onartu du ostiral honetan, zerga, katastro eta Gizarte Segurantzaren neurriak jasotzeko. Horrela, pentsioak % 0,9 igoko dira Exekutibo berria osatzen denean.
Urteko azken Ministroen Kontseilua egin dute, eta Isabel Celaak Espainiako Gobernuko jarduneko bozeramaileak agerraldia egin du ondoren. Era berean, lanbide arteko gutxieneko soldata elkarrizketa sozialean sindikatuek eta patronalak adosten dutenaren arabera igoko dutela iragarri du Celaak.
Honenbestez, abenduaren 21eko errege-dekretua luzatzea adostu du jarduneko Gobernuak; izan ere, abenduaren 31n indarrean egoteari utziko dio. Orduan 2019rako lanbide arteko soldata finkatu zuen Exekutiboak.
Ezohiko arrazoiengatik eta premiazko beharrizanengatik "urtarrilaren 1etik aurrera indarrean mantentzea saihestezina da, elkarrizketa sozialaren markoan 2020rako lanbide arteko gutxieneko soldataren errege-dekretua onartu arte, Langileen Estatutu Legeko testuaren 27. artikuluak aurreikusi bezala", Celaak azaldu duenez.
Pentsioei dagokionez, "une egokian" % 0,9ko igoera bakarra izango dela gogorarazi du jarduneko bozeramaileak, eta ez bi: % 0,25eko bat eta % 65eko beste bat. Horrek gastu handiagoa suposatuko lukeela argudiatu du Celaak, ez bakarrik kostuan, baita azpiegitura logistikoan ere.
2019rako onartu zuten % 1,6ko igoerari esker pentsioak erosteko ahalmena berreskuratzen ari direla gogorarazi du ministroak. Igoera hura Mariano Rajoyk eta EAJk adostu zuten. Bestalde, onartu ondoren % 0,9ko igoerak atzeraeragina izango duela argi utzi du Celaak.
Celaak onartu duenez, pentsioen zein gutxieneko soldataren igoerak "interes sozial handia" du. Kasu bietan jendearen mesederako erantzun praktiko bat “laster” izatea espero du jarduneko bozeramaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.