Inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak lanegun izendatu du abenduko azken asteburua, balizko inbestidura baterako

ERCk esan du Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioa ixtear dagoela, baina berretsi egin du ez dutela azken erabakia hartuko Estatuako Abokatuak Oriol Junquerasen kasuan zer egingo duen jakin arte.
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Pedro Sanchezen inbestidurarako saioa urtea amaitu egin aurretik izan litekeela eta, Kongresuko Mahaiak lanegun izendatu ditu abenduaren 28, 29 eta 30a.

Asteburuetan Kongresua itxita egoten da, baina, badaezpada hileko azken egunak lanegun izendatzea erabaki du Mahaiak, datozen egunetan akordioa itxiko balitz, tramite parlamentarioak epe barruan egin ahal izateko eta Ganberako langileak aurrez abisatzeko.

Kasu horretan, inbestiduraren debatea hilaren 27an eta 28an egingo lukete, eta bigarren bozketa astelehenean, abenduaren 30ean, izango litzateke.

Inbestidura urtarrileko lehen astean izango balitz, Meritxell Batet Kongresuko presidentearena izango litzateke osoko bilkura deitzeko eskumena.   

PSOE eta ERCren arteko negoziazioak

Espainiako Alderdi Sozialista eta Pedro Sanchezek isilik dauden bitartean, Marta Vilalta ERCko bozeramaileak gaur goizean baieztatu du PSOErekin harreman "diskretuak" izaten ari direla sakelako telefonoaren bidez eta inbestidurarako akordioa ixteko puntu gutxi batzuk adostea baino ez zaiela falta.

Alabaina, berretsi egin du azken erabakia hartu aurretik Estatuko Abokatuak Oriol Junquerasen kasuan zer jarrera izango duen jakin nahi dutela.

Europako Justizia Auzitegiak Junquerasen immunitateari buruz emandako ebazpena ERCko buruzagiari ez beste agintari politikoei aplikatzea onartuko ez dutela ohartarazi du, Carles Puigdemonti aipu eginez.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X