EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta sindikatuen ordezkariekin bildu da Etxerat
Joseba Egibar Eusko Legebiltzarrean EAJk duen bozeramailea, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia, Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte (EH Bildu) eta sindikatuetako ordezkariak Etxerat euskal presoen senideen kolektiboarekin bildu dira larunbat honetan Donostiako hotel batean. Presoak euskal espetxeetara ekartzeko eskatu dio Etxeratek Espainiako Gobernuari.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia, Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramailea eta Inaxio Ormazabal Sare Herritarra plataformako ordezkaria ere izan dira batzarrean.
Sindikatuei dagokienez, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak, Raul Arza Euskadiko UGTko idazkari nagusiak eta ELA, CC.OO, ESK, Stelias, Etxalde, CGT eta CNT alderdietako ordezkariek parte hartu dute, Etxeratek ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Topaketan adierazpen bat adostu dute eta, horren arabera, "adostasun sozial zabala dago euskal gizartean eta espetxe-politikan premiazko aldaketak egiteko unea dela uste du gehiengo batek", eta hori da hain justu Pedro Sanchezen Gobernuari helaraziko diotena.
"Legebiltzarrean, Batzar Nagusietan eta Udaletan adostutako akordio instituzionalak, politikoak eta sindikalak" berresten ditu adierazpen horrek, presoei ezarritako urruntze-politikaren amaiera eskatzeko eta "espetxe-politikan aldaketa baten mesedetan".
Presoen senideen kolektiboak oso modu positiboan baloratu du "urratsak ematen jarraitzeko erakutsitako borondatea, eta bakean eta elkarbizitza demokratikoan aurrera egiten jarraitu ahal izateko".
Zure interesekoa izan daiteke
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"