EAJk 32 legebiltzarkide lortuko lituzke U12ko hauteskundeetan
EAJk irabaziko lituzke uztailaren 12ko EAEko hauteskundeak, emaitza historikoarekin irabazi ere (1984tik lortutako onena), EH Bilduren eta PSE-EEren aurretik, nahiz eta horiek ere ordezkari kopuruan gora egin. Hogeita bigarren EiTB Focusen datuak dira. EiTB Taldeko makroinkestak EAEko hauteskundeei buruz galdetu die herritarrei oraingoan.
Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ondoren boto-asmoaren berri izateko egin den bigarren inkesta da EiTB Focus hau. Hauteskundeak apirilaren 5ean ziren egitekoak, baina, COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz, bertan behera utzi zituzten.
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, 2016an baino lau eserleku gehiago eskuratuta, eta 1984an lortu zuen emaitza onena berdinduko luke. EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke, Gipuzkoan beste ordezkari bat erdietsita. PSE-EE Eusko Legebiltzarreko hirugarren indarra izatera pasatuko litzateke 11 legebiltzarkiderekin.
Elkarrekin Podemos–IUk ez luke beherakada gelditzea lortuko, eta hiru eserleku galduko lituzke. PPk, berriz, Espainiako eskuindarren historiako emaitza kaskarrena lortuko luke Ciudadanosekin koalizioan. Voxek eta Equo Berdeakek ez lukete ordezkaririk lortuko, % 61eko parte-hartzea aurreikusten den hauteskundeotan.


EAJk eta PSE-EEk gehiengo oso nabarmena izango lukete Jaurlaritzako koalizioa errepikatzea erabakiz gero, baina Legebiltzarreko hiru alderdi ezkertiarrek, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos – EBk ere Eusko Legebiltzarraren erdia baino gehiago pilatuko lukete.

EAJ irabazle hiru lurraldeetan
Inkestaren arabera, EAJ Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izango litzateke garaile. Hala, EAJk inoizko emaitza onena lortuko luke Araban bi ordezkari gehiagorekin, EH Bilduk bigarren postua kenduko lioke PPri, PSE-EE bosgarren postutik hirugarrenera igoko litzateke eserleku bat gehiagorekin, eta Elkarrekin Podemos–IUk bost puntu galtzea espero da. PP-Ciudadanos koalizioak botoen erdia eta bi legebiltzarkide galduko lituzke.



Bizkaian EAJk bere hegemonia indartuko luke 11 eserlekutik 12ra igota botoen % 45ekin. EH Bilduk bost ordezkariei eutsiko lieke botoen % 17rekin. PSE-EEk, ia hiru puntuko igoerarekin, ordezkari bat gehiago lortuko luke. Elkarrekin Podemos–IU laugarren postura jaitsiko litzateke, ordezkari bat galduta, eta PP-Ciudadanos koalizioak legebiltzarkide bakarra eskuratuko luke.



Gipuzkoan ere EAJk irabaziko luke, 10 ordezkarirekin, baina EH Bildu gertu izango luke bigarren lekuan, legebiltzarkide bat gehiago eskuratuko bailuke. PSE-EEk hiru ordezkariei eutsiko lieke, baina boto-asmoan gora eginda. Elkarrekin Podemos–IUk bost puntu egingo luke behera, legebiltzarkide bat galduta. PP-Ciudadanos koalizioak botoen % 5 lortuko lituzke soilik, ordezkari bakarra.



Uztailaren 12ko hauteskundeetako parte-hartzea % 61ekoa izango litzateke; eta abstentzioaren datua duela lau urtekoaren antzekoa izango litzateke. 2016ko hauteskundeetan parte-hartzea oso antzekoa izan zen, puntu bat txikiagoa, U12rako EiTB Focusek aurreikusi duenarekin alderatuta.

Hautagaien balorazioari dagokionez, Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek gainditu dute, eta Idoia Mendia gertu dago; Miren Gorrotxategiri, Jose Ramon Becerrari eta Carlos Iturgaizi 'gutxiegi' jarri diete herritarrek.

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak koronabirusaren krisiaren aurrean egin duten kudeaketaz galdetuta, herritarrek 6,13ko puntuazioa eman diote Jaurlaritzari Pedro Sanchezen Gobernuaren kasuan, 5,64ko puntuazioa jaso du.

Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400; Bizkaian 400; Gipuzkoan 400).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 23,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,1, gaztelaniaz.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko ekainaren 17an eta 18an egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 3,56koa izan zen: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 10 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
GOIDIa ikertzen duen epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon
Horrez gainera, "bere borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer erabaki jakin arte, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren ondorioak arintzeko beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek adierazi du ez duela neurri sortaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, beherapen fiskalak ezartzea "prezioen igoerari aurre egiteko bidea" ez delakoan. Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.