Sanchez Konstituzioa aldatzeko prest agertu da, erregearen bortxaezintasuna mugatzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Konstituzioan aldaketa bat egiteko prest agertu da asteazken honetan, Juan Carlos I.a Espainiako erregearen bortxaezintasuna mugatzeko helburuarekin, eta Estatuan ezin dela zigorgabetasunerako lekurik egon azpimarratu du.
"Bistan denez, Espainiako Konstituzioak jokabide politikoaren eta gizartearen eredugarritasun eskakizunen arabera eboluzionatu behar du", nabarmendu du Sanchezek elkarrizketa batean.
Testuinguru horretan, Espainian ez dagoela "zigorgabetasunerako lekurik" adierazi du behin baino gehiagotan, eta erregearen bortxaezintasunaren inguruan "hausnarketa egin" eta "zer irtenbide eman dakiokeen aztertu" beharko litzatekeela esan du.
"Hauteskundeen aurretik eta ondoren, orain koalizio-gobernuan eta aldez aurretik bakarka, Konstituzioaren erreforma planteatu duen gobernu bat da hau. Izan ere, kargudun publikoen aforamenduak berrikustea proposatu dugu, euren jarduera parlamentariora mugatuta egon daitezen soilik, ez beste batera. Beraz, aldaketa hori edozein kargudun publikorentzat defendatzen badut, estatuburuarentzat ere bai", azaldu du Sanchezek.
Espainiako Gobernuko presidenteak Juan Carlos I.aren ustezko negozioen inguruan ere hitz egin du, eta Mekarako Abiadura Handiko Trena (AHT) Espainiako enpresei esleitzeagatik ustez jaso zituen komisioak argitzeko ikerketa irekita dagoela adierazi du. Sanchezen iritzian, "kezkagarriak" eta "asaldagarriak" dira azkenaldian erregeari buruz ateratzen ari diren informazioak.
Dena dela, hedabideak horri buruzko informazioa ematen ari direla, botere judiziala lanean ari dela eta Errege Etxea "argi eta garbi ustezko praktika gaitzesgarri horietatik urruntzen" ari dela azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak. "Hiru elementu horiek gure demokraziak funtzionatzen duela eta zigorgabetasunerako lekurik ez dagoela erakusten dute", horren arabera.
Bestalde, Felipe VI.aren etorkizuna ez dagoela arriskuan esan du Sanchezek, eta azpimarratu du Espainiako Errege Etxea bera dela "ustezko praktika gaitzesgarri horiekiko distantziak markatzen ari dena". "Utz diezaiogun justiziari lan egiten", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.