Elkarrizketa Radio Vitorian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lopez de Uralde: “Katalunian arreta jarri eta ministro kargua utzi behar du Illak”

"Osasun ministroak pandemiaren aurkako borrokan buru-belarri aritu beharko luke, alegia, % 100 eman behar luke.", nabarmendu du Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan.
Juantxo Lopez de Uralde
Juantxo Lopez de Uralde

Radio Vitorian astelehen honetan egin dioten elkarrizketan, Juantxo Lopez de Uraldek, Unidas Podemosek Kongresuan duen Arabako diputatuak, esan du Salvador Illak Osasun ministro kargua berehala utzi beharko lukeela. Izan ere, PSCren Kontseilu Nazionalak Illa izendatu du Kataluniako Generalitateko presidentetzarako hautagai.

Gaur-gaurkoz Espainiako Osasun ministro denak duela egun batzuk ziurtatu zuen kargua uzteko asmoa zuela, baina hauteskunde kanpaina hasi arte jardunean jarraituko zuela.

Juantxo Lopez de Uraldek, aitzitik, ez du begi onez ikusi Illaren erabakia, ministro kargua berehala utzi beharko lukeela uste baitu. "Osasun ministroa pandemiaren aurkako borrokan buru-belarri aritu behar da, alegia, % 100 eman behar du. Beraz, aukeratu duen horretan jardun beharko luke orain, Osasun ministerioa alde batera utzita", nabarmendu du.

Bestalde, Juantxo Lopez de Uraldek argi utzi du ez duela ulertzen, "pandemia betean gauden honetan" asteburuetan txertaketa gelditzea. "Beharrezkoa da ahal den denbora laburrenean herritar gehienek txertoa jartzea, talde immunitatea lortu ahal izateko", erantsi du.

Subillako gas proiektuari buruz adierazi du albiste ona dela Udalaren baimenik ez izatea, baina azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak aurrera egiteko asmoa duela. "Aldaketa klimatikoaren legea onartuta, espero dut behingoz gai hau bukatutzat ematea", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X