Parisko Apelazio Auzitegiak bost urteko kartzela-zigorra berretsi dio Mikel Barriosi
Parisko Apelazio Auzitegiak bost urteko espetxealdia ezarri dio Mikel Barriosi, Zigor Auzitegiak joan den ekainaren 23an eman zuen epaia berretsita, naiz.eus eta berria.eus agerkariek jakinarazi dutenez.
Halaber, Fijait delitu terroristak egin dituzten pertsonen Frantziako fitxategi judizialean sartuko dute. Alabaina, epaimahaiak baztertu egin du fiskalaren eskaria eta ez diote Estatu frantsesean egoteko debekurik ezarri.
Mikel Barrios 2017ko urrian atxilotu zuten eta urte horretako abenduan sartu zuten kartzelan. Urtebete geroago, instrukzioko epaileak kontrol judizialpean aske utzi zuen, besteak beste, ETA 2018ko maiatzean desegin zela kontuan hartuta.
Epaiketa 2020ko ekainean egin zuten, eta bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Defentsak helegitea aurkeztu zuen Apelazio Auzitegian, baina atzera bota dute. Ebazpena bost egunetan izango da irmoa eta Barriosek espetxean sartu beharko du, horretarako data zehatzik ez badago ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri