ETAko beste hiru preso gerturatu dituzte Euskal Herrira
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste hiru preso Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara lekualdatzea adostu du.
Fernando Elejalde Cadizko Puertotik Leonera eraman dute. 2019ko irailean bete zituen zigorraren hiru laurdenak, 28 urteko espetxe-zigorra jaso ostean.
Iñigo Vallejo, berriz, Palentziako Dueñasetik Kantabriako El Duesora eramango dute. 2013ko urriaren 17an sartu zuten preso 28 urteko kartzela-zigorra jaso ostean. 2033ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak, espetxe legedia onartu du, eta egindako mina aitortu eta enpatia agertu die biktimei.
Garikoitz Etxeberriak Sevillako presondegia utzi eta Dueñaserako bidea hartuko du. Zigorraren hiru laurdenak 2022ko urtarrilean beteko ditu, eta espetxe legedia onartu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Feijook aurrez esandakoa zuzendu du eta epaileari esan dio Mazonek ez ziola tragediaren unean uneko informazioa eman
PPko presidenteak Catarrojako epailearen azaldu duenez, "akatsa" izan zen Valentziako Generalitateko orduko buruaren aldetik unean uneko informazioa jaso zuela esatea. Are gehiago, Feijook gaineratu du 2024ko urriaren 29an ez zuela Mazonekin hitz egin 19:59ak arte.
EAJk irabaziko luke berriro Bizkaian, 1-2 eserleku gehiagorekin, baina babesa behar du oraindik
EH Bilduk bigarren lekuan jarraituko luke, eta bi eserleku irabazita, gaur egun dituen 15 eserlekuetatik 17 izatera pasako litazteke; PSE-EEk hirugarren indar izaten jarraituko luke, 7-8 batzarkiderekin (8 ditu orain).
EH Bilduk akordioa lortu du Gorroñorekin Gernikako aurrekontuak bermatzeko eta "funtsezko proiektuak desblokeatzeko"
Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, 820.000 euroko aurrekontua izango dute. "Ez da gobernu itun bat, ez da egonkortasun akordio bat, eta ez dira EH Bilduren aurrekontuak, baina Gernikarentzat baliagarria da".
Mikel Irujo, Industria kontseilaria: "Koalizio gobernua da eta bakoitzak erabakitzen ditugu gure kontseilariak"
Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria kontseilari eta Geroa Baiko kideak azaldu duenez, Maria Chivite presidenteak hartu du Felix Taberna eta Amparo Lopez kontseilariak kargugabetzeko erabakia. "Gure elkarlana azken momentura arte bikaina izan da bai Felix Taberna eta bai Amparo Lopezekin", gaineratu du.
Remirezek eta Juriok Nafarroako Gobernuko kontseilari kargua hartu dute
Javier Remirezek lehen presidenteorde, Presidentetza eta Berdintasun kontseilaria eta Gobernu bozeramaile kargua hartu du. Jurio, bestalde, Barne kontseilari berria izango da. Biak, PSN-PSOEko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Foru Gobernura itzuliko dira Nafarroako presidenteak Felix Taberna eta Amparo Lopez kargutik kentzea erabaki ostean.
De Aldamak delitu guztiak onartu ditu, eta zigorra murrizteko eskatu du "Fiskaltzari laguntzeagatik"
'Koldo kasua'n legez kanpoko komisioen sarean inplikatutako enpresaburuak zigorra murrizteko eskatu du, delitu guztiak onartu eta "funtsezko" frogak aurkeztu ondoren.
Euskadik eta Galesek bultzada eman diete proiektu ekonomiko, sozial, linguistiko eta kulturalei
Imanol Pradalesek Eluned Morgan Galesko ministro nagusia hartu du Ajuria Enea Jauregian, eta bi eskualdeek 2018an sinatu zuten lankidetza-memoranduma berritu dute, biek sinatuta, lankidetzarako aukera berriak aztertzeko asmoz.
Espainiako Gobernuak eta ERCk finantza-akordioa erdietsi dute Kataluniarako 4.700 milioi euro gehiago bideratzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin Moncloan izandako elkarrizketaren ostean eman du horren berri Oriol Junqueras ERCren buruak.
Pradalesek gaitzetsi egin ditu politikarien aurkako "erasoak", Voxeko legebiltzarkidearen dendan pintaketak agertu ondotik
Amaia Martinezek asteazkenean salatu zuen haren familiak Arabako hiriburuan duen dendan "faxismoaren" aurkako pintadak agertu izana.
EH Bilduk irabaziko lituzke Gipuzkoan hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gobernuari eusteko aukera lukete
Foru Aldundiaren azken soziometroak agerian utzi ditu gipuzkoarren kezka nagusiak: etxebizitza, langabezia, osasuna eta segurtasuna. Euskararen egoera okerrera doan pertzepzioa zabaltzen ari da gipuzkoarren artean.