Euskal Soziometroa: EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta EH Bilduk eta PSE-EEk gora egingo lukete
Eusko Jaurlaritzak hauteskunde autonomikoetarako boto aurreikuspena jasotzen duen Euskal Soziometroa argitaratu du. Horren arabera, EAJk gaur egun dituen 31 eserlekuei eutsiko lieke, eta hauteskundeak irabaziko lituzke.
EH Bilduk indarra irabaziko luke bigarren postuan, 23 eserleku lortuta. 2020ko hauteskundeetan lortutakoak baino bi ordezkari gehiago, beraz.
PSE-EEk ordezkari bat irabaziko luke, eta 11 eserleku izango lituzke Legebiltzarrean.
PP+Cs taldeak, eserleku bat galdu arren, laugarren postuan kokatzea lortuko luke, 5 ordezkarirekin.
Elkarrekin Podemos-IUk bi ordezkari galduko lituzke, eta bosgarren indar gisa geldituko litzateke, 4 ordezkarirekin.
Azkenik, Voxek eutsi egingo lioke gaur egun duen eserlekuari.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, eserlekuak honetara banatuko lirateke:
- Araba: EAJk 9, EH Bilduk 7 (+1), PSE-EEk 4, PP-Ciudadanosek 3, Elkarrekin Podemosek 1 (-1) eta Voxek 1.
- Bizkaia: EAJk 12, EH Bilduk 6, PSE-EEk 4 (+1), Elkarrekin Podemosek 2 eta PP-Ciudadanosek 1 (-1).
- Gipuzkoa: EAJ 10, EH Bilduk 10 (+1), PSE-EEk 3, Elkarrekin Podemosek 1 (-1) eta PP-Ciudadanosek 1.
EAJk hiru lurraldeetan irabaziko luke berriro, eserlekuen kopuruan aldaketarik gabe, eta ehunekoetan aldaketa txikiak izango lituzke; irabazi egingo lituzke Araban, botoen % 32,3 lortuta (2020an % 32,2), eta Bizkaian, botoen % 43,4 lortuta (2020an % 42,56), eta Gipuzkoan galdu egingo lituzke, 2020ko hauteskundeetan botoen % 36,4tik lortu ondoren % 36,0ra jaitsita.
EH Bilduk botoak galduko lituzke Araban, baina eserleku bat irabaziko luke D'Hondt legea aplikatuz egindako eserleku banaketaren arabera. Botoen % 24,8tik % 24,5era igaroko litzateke, eta 7 ordezkari lortuko lituzke. Bizkaian eutsi egingo lieke bai botoei (% 23,9) bai eserlekuei (9), eta ordezkari bat irabaziko luke Gipuzkoan; 10 eserleku lortuko lituzke lurralde horretan, botoen % 35 eskuratuta (% 35,2 2020an).
PSE-EEk eserleku bat irabaziko luke Bizkaian, egun dituen 3 eserlekuetatik 4ra igarota, botoen % 13,8 eskuratuta (% 13,59 2020an). Araban 2020ko % 15,6tik % 16,5era igoko litzateke botoen ehunekoa, baina igoera hori ez litzateke nahikoa izango ordezkari bat lortzeko. Gauza bera gertatzen da Gipuzkoan; izan ere, nahiz eta botoetan gora egin, botoen % 13 eskuratuta (% 0,2 gehiago), ez luke ordezkaritza handitzea lortuko.
PP+Cs koalizioak, eserleku bat galdu arren, postu bat igoko luke, eta laugarren postuan kokatuko litzateke, 5 ordezkarirekin. Araban botoak irabaziko lituzke (% 11,5etik % 12,2ra) eta 3 eserlekuei eutsiko lieke. Eserleku bat galduko luke Bizkaian, eta batekin geratuko litzateke, nahiz eta botoen % 6,8ri eutsiko liokeen. Gipuzkoako eserlekuari eutsiko lioke.
Elkarrekin Podemos-IU koalizioa da Euskal Soziometroan emaitzarik txarrenak lortu dituena, eta laugarren postua galduko luke. Ia bi puntu galduko lituzke Araban botoen % 8,1etik % 6,2ra jaitsita, eta, ondorioz, gaur egun dituen bi eserlekuetako bat galduko luke. Bizkaian ere botoak galduko lituzke, % 8,59tik % 7,2ra, baina bi eserlekuei eutsiko lieke. Gipuzkoan, botoen % 7,17tik % 6,3ra jaitsiko litzateke, eta bi eserlekuetako bat galduko luke.
Voxek Araban behera egingo luke, % 3,8tik % 3,6ra, baina alderdiak Ganberan duen ordezkari bakarrari eutsiko lioke. Bizkaian galdu egingo lituzke botoak, eta Gipuzkoan, berriz, irabazi, horrek ordezkari kopuruari dagokionez aldaketarik eragin ez arren.
Euskal Soziometroaren arabera, parte-hartzea igo eta abstentzioa jaitsi egingo litzateke hiru lurraldeetan. Araban % 45ekoa litzateke abstentzioa (% 51koa izan zen 2020. urtean), Bizkaian % 44koa litzateke abstentzioa (% 49,6koa 2020an) eta Gipuzkoan bozkatzera deitutakoen % 43k ez lukete bozkatuko (abstentzioa % 47,8koa izan zen 2020an).
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.