Biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak barkamena eskatu dio Fabio Morenoren familiari, "beste aldera begiratzeagatik"

"Ez dakit beti maila eman dugun eta nahikoa gertu egon garen. Ezetz uste dut", adierazi die Artolazabal sailburuak ETAk duela 30 urte hil zuen 2 urteko haurraren sendiari.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Fabio Moreno gogoratu dute Erandion, ETAk duela 30 urte hil zuen bi urteko haurra

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak barkamena eskatu dio Fabio Moreno haurraren familiari, ETAk duela 30 urte hildako umearen sendiari, "beste aldera begiratzeagatik eta ahotsa altxatzeko denbora behar izateagatik".

1991ko azaroaren 7an ETAk lapa lehergailu bat jarri zuen Antonio Moreno guardia zibilaren ibilgailuaren azpian. Erandion bizi zen La Salveko komisariako guardia zibila, eta bi urteko bi semeekin zihoan autoan bonbak eztanda egin zuenean. Fabio Moreno hil egin zen, eta aita eta anaia zauritu egin ziren.

Atentatuaren 30. urteurrenean, Erandioko Udalak omenaldia egin dio gaur Fabio Morenori, eta senideez gain, Artolazabal bera, Aitziber Oliban alkatea, Monika Hernando Giza Eskubideen, Biktimen eta Dibertsitate zuzendaria, Florencio Domingez Terrorismoaren Biktimen Zentro Memorialeko zuzendaria eta alderdi politikoetako ordezkariak, EH Bildukoak barne, egon dira.

"Ez dakit beti maila eman dugun eta nahikoa gertu egon garen. Ezetz uste dut. Bihotzarekin hitz egiten dizuet. Bereziki zuri, Arantxa. Barkatu izan dugun isiltasunengatik, beste aldera begiratzeagatik, gure beldurrengatik, ahotsa altxatzeko denbora behar izateagatik, zuen mina sentitu ez izanagatik", azpimarratu du Artolazabalek.

"Hemen inork ez du irabazi, guztiok sufritu dugu"

Alexek ere hartu du hitza ekitaldian, Fabio Morenoren anaiak, eta eskerrak eman dizkie ekitaldia posible egin duten "pertsonei", "ez erakundeei ez alderdi politikoei".

Bere esanetan, garrantzitsuena da hurrengo belaunaldiek argi ikustea indarkeriak ez duela "onurarik" ekarri, "baizik eta biktimak eta sufrimendua". "Hemen inork ez du irabazi eta guztiok sufritu dugu", azaldu du.

Bestalde, Aitziber Oliban alkateak iragarri du Erandion Fabio Morenoren izeneko parke bat egongo dela, bere "oroitzapena presente" edukitzeko.

Omenaldia amaituta, udaletxeko behealdean jarri duten erakusketara joan dira. Bertan terrorismoaren eta segurtasun indarren biktimen lekukotzak jasotzen dituzten bideoak jarriko dituzte.

Herriko ikasleak eramango dituzte erakusketara, eta hilaren 11n, 19:00etan, mahai-inguru irekia egingo dute, zenbait biktimaren parte-hartzearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X