Radio Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ezker abertzaleak egitekoa du oraindik Ertzaintzarekin duen harremanean", Erkorekaren ustez

Polizia autonomikoak 40 urte bete dituela eta, agenteen "profesionaltasuna, konpromisoa eta zerbitzurako bokazioa" nabarmendu ditu lehen lehendakariordeak eta Segurtasun sailburuak.
Josu Erkoreka.
Josu Erkoreka. Argazkia: EITB Media

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak adierazi duenez, "ezker abertzaleak egitekoa du oraindik Ertzaintzarekin duen harremanean". Horren iritzian, "ezker abertzaleak gobernu honen alternatiba izan nahi badu, Ertzaintzarekin dituen harremanak normalizatu behar ditu (...) Lehen ez ziren Kongresura joaten, eta orain lehen lerroan daude... aldatuko dira egunen baten", esan du.

Hain justu, jarrera horren baitan kokatu ditu Ertzaintzaren lan eskaintza publikoaren kanpainaren kontra azaldu diren paskinak. "Iraganeko kontuak dira, batzuek ez dute onartu egoera berria zein den. Ertzaintza profesional bat, eraberritu bat, ari gara eskaintzen eta ez saldu nahi duten irudi karikaturizatu eta deformatu hori. Herrialde zorrotzenek duten polizia autoritario horrek ez du zerikusirik Ertzaintzarekin", argudiatu du.

Radio Euskadiren "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketa batean, ertzainen "profesionaltasuna, konpromisoa eta zerbitzurako bokazioa" nabarmendu ditu polizia erakundearen 40. urtemugan; "gizarteak ere horrela jasotzen du", erantsi du. Dena dela, onartu du "hobetzeko borondate jarraitua" duela Ertzaintzak.

Hala, azpimarratu du Arkautiko akademiaren "motorrak topera" daudela azken urteetan izan diren  lan eskaintza publikoei aurre egiteko, eta belaunaldi berriei esker, euskal poliziak dituen hiru erronkei erantzuteko moduan izango direla azaldu du, hots, euskalduntzea —ikastaroa hasi behar dutenen % 85ek hizkuntza gaitasun profilen bat aurkeztu dutela azaldu du—, emakumearen presentzia eta digitalizazioa.

Azkenik, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzitako alarma egoeraren harira jarritako isunei dagokionez, Erkorekak esan du informazioa biltzen ari direla dirua "lehenbailehen itzultzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X