Alderdiko arauak errespetatzeko deia egin du Eba Blancok, bigarren aldiz EAko idazkari nagusi hautatu berritan
Eba Blanco karguan berretsi eta EAko idazkari nagusi izendatu dute berriro gaur Gasteizen egindako Kongresu amaierako bozketan. "Diziplinaz lan egiteko" eta EH Bildu koalizioaren barruan "ekarpenak egiten" jarraitzeko eskatu dio militantziari. Halaber, alderdia zuzentzeko duen "zilegitasuna" aldarrikatu du.
Asteburuan Europa Jauregian egin duten XIII. Nazio Biltzarrean aurkeztu den hautagai bakarra zen Blanco, sektore kritikoko konpromisarioek ez baitute parte hartu.
Gehiengoaren babesa lortu du Blancok, botoa ematera deituta zeuden konpromisarioen % 54k parte hartu baitu prozesuan, eta horietatik ia guztiek aho batez baiezkoa eman diote bere hautagaitzari. 249 konpromisariotatik 135ek hartu dute parte bozketan eta 134k baiezkoa eman dute.
Berriro hautatua izan ondoren, Blancok "etorkizunari begira" egin du hitzaldia, Kongresu honetan "pauso garrantzitsua" eman dela ziurtatu du EAk EH Bilduren baitan", Euskal Herriari ekarpena egiten jarraitzeko. Tamalgarritzat jo ditu kritikoek emandako "ikuskizun lotsagarriak" baina eurekin izandako ika-mikak "amaitutzat" jo ditu gaurko bozketaren ondoren.
Alderdiko arauak errespetatzeko eta diziplinaz lan egiteko dei egin dio militantziari eta Eusko Alkartasunak zuzendaritza berriak "zilegitasun osoa" duela berretsi du. Hala, orain arteko ibilbideari jarraipena emango diotela nabarmendu du: "kritikoek ponentzia politikoari aurkeztu zioten osoko zuzenketa onartu izan balitz, praktikan EA EH Bildutik kanpo kokatuko zuketen", adierazi du. Nolanahi ere, Blancok esan du "asteburu honetan itxi dugun kapitulua" dela hau.
Kritikoek, bestalde, Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korresen lekukoa hartuko duen "EAren demokratizaziorako talde eragile" bat izendatu dute igande honetan, Kongresu ofizialetik modu paraleloan ospatu duten batzar batean eta orain arteko dinamikareki jarraituko dutela oharatazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.