Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inflazioa geldiarazteko Espainiako Gobernuaren neurriak onartu dituzte

Errege lege-dekretua aldeko 175 botorekin, kontrako 7rekin eta 164 abstentziorekin onartu dute. Gainera, lege-proiektu gisa aurrera eramatea erabaki da, eta horrek aukera ematen du zuzenketa bidez aldaketak egiteko.
Txaloak Pedro Sanchezek hitzaldia amaitu ondoren, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Txaloak Pedro Sanchezek hitzaldia amaitu ondoren, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak errege lege-dekretua onartu du gaur, Espainiako Gobernuak Ukrainako gerrak eragindako inflazio handiaren aurka borrokatzeko hartu dituen azken neurriekin; besteak beste, oinarrizko elikagai batzuetan BEZa kentzea edo jaistea.

Felix Bolaños Presidentetzako ministroak defendatu du errege lege-dekretua Ganberan. Aldeko 175 botorekin, kontrako 7rekin eta 164 abstentziorekin onartu dute, tartean PPrena, Voxena eta Ciudadanosena.

Konkretuki, PPren, Voxen, ERCren eta BNGren abstentzioarekin atera da aurrera baliozkotzea; Junts eta Teruel Existe, aldiz, kontra agertu dira, eta gainerako indarrak alde agertu dira.

Gainera, ia aho batez erabaki da premiazko lege-proiektu gisa prozeduraren bidez aurrera eramatea, eta horrek aukera ematen du zuzenketa bidez aldaketak egiteko. Ganbera osoak babestu du lege-proiektu gisa izapidetzea, Teruel Existe izan ezik, abstenitu egin baita.

Dekretuak neurri hauek jasotzen ditu, besteak beste: lehen mailako elikagaietarako BEZa kentzea eta BEZa % 10etik % 5era jaistea olio eta pastarako, 200 euroko txekea urteko 27.000 eurorainoko errentak dituzten etxeetarako eta aldiriko eta distantzia ertaineko trenen doakotasuna 2023an.

EH Bilduko Oskar Matutek elikaduraren arloan neurri berriak hartzeko eskatu du, zehazki, oinarrizko elikagai jakin batzuen prezioak mugatzeko. Era berean, EAJko Idoia Sagastizabal dekretuaren alde agertu da, baina zalantzak agertu ditu BEZaren jaitsierari edo 200 euroko txekeari buruz. Bere ustez, neurri horiek "kanpoan uzten dituzte sektore jakin batzuk", eta horien eragina "oso mugatua izango dute".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X