Elkarrekin Podemos-IU: "Memoria historiko hobe eta justuagoa izateko bidea zabaltzen zaigu akordioarekin"
Elkarrekin Podemos-IUk akordioa lortu du Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiekin, EAJrekin eta PSE-EErekin, Memoria Historikoaren Legea onartzeko. Hala, akordio honek "Memoria Historiko hobeago eta justuago bat izateko bidea zabaltzen" duela azaldu du Miren Gorrotxategi koalizio moreko legebiltzarkideak.
Akordioaren inguruko xehetasunak eman ditu asteazken honetan Gorrotxategik, eta nahi guztia lortu ez arren, akordio honekin gauza garrantzitsu asko lortu direla azpimarratu du, besteak beste, biktimen erreparazio integrala aitortzea, eta hildakoak ez ezik bizirik atera zirenak ere aintzat hartuko dituen lege bat, baita faxismoak jotako biktima guztien errekonozimiendua eta zenbatekoa ere.
Gainera, nazioarteko legeek ezartzen dituzten "parametroak hona ekartzea", eta emakumezkoen kontra izan zen indarkeriak bere lekua izatea lortu dutela nabarmendu du, beste hainbat gauzen artean.
"Gure oposizioa beti izan da irmoa, baño propositiboa, eta beti gehiengo sozialaren alde egiten dugu", azaldu. Ildo horretan, akordiora iritsi direla berretsi du, eta Gobernuak proposatzen zuen proeiktua hobetu dela iritzi dio. Bide batez, negoziaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie.
Zure interesekoa izan daiteke