Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aitor Esteban: "Beaumontena oso larria da, baina ez nau harritzen"

Uliazpi Fundazioaren euskara eskakizunen inguruan emandako azken epaiaz, EAJk Kongresuan duen bozeramaileak salatu du epaile batzuek jurisprudentzia aldatu dutela, euskal gizartearen gehiengoaren kontra eginez, eta "gure nortasuna bermatzeko aukera apurtuz".
Esteban, elkarrizketaren une batean.
Esteban, elkarrizketaren une batean. EITB Media

Aitor Esteban EAJren diputatu eta Kongresuko jeltzaleen bozeramailearen ustez, "oso larria da" Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne kontseilari izandakoa (Uxue Barkosen gobernuan, EH Bilduren izenean) zelatatu izana. "Dena den, ez nau harritzen", aitortu du. Izan ere, Estebanen irudiko, "batzuentzat justifikatuta" daude halako praktikak, biktimak "susmagarriak, espainiar petoak ez direlako". 

Beaumonti egindako zelatatzearen berri izan berritan, auziaz galdetu diote Estebani Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Gogorarazi duenez, Kongresuak iazko irailean adostu zuen ikerketa batzordea eratzea "Polizia patriota" delakoaren inguruan, baina oraindik ez da osatu. "Asteon bertan galdetu dugu, eta erantzunik ez. Zergatik ez da batzorde hori osatu?", itaundu du. 

Bestalde, Uliazpi Fundazioaren euskara eskakizunen inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaz, Estebanek esan du azken hori "larriena" dela, baina aurretik ere izan direla tankerakoak —besteak beste, honakoak aipatu ditu: udaltzainen hizkuntza eskakizunekin lotuta, Gasteizko epaitegi batek Laudioko Udalaren harira ebatzitakoa...—.  "Harrigarriena da euskararen legea ez dela aldatu, jurisprudentzia da aldatu dena (...) Badirudi epaile batzuk ez daudela euskal gizartearen gehiengoarekin bat", erantsi du. 

Estebanen ustez, gai honen atzean badago halako "borondate deliberatu bat" autogobernua urratzeko. "Gure nortasuna bermatzeko aukera apurtzen du", adierazi du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X