Geroa Baik eta EH Bilduk salatu dute "oso larria" dela Beaumont kontseilari ohia zelatatu izana
Geroa Baik eta EH Bilduk salatu dute "oso larria" dela Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne kontseilari ohia zelatatu izana. Luis Barcenas PPren diruzain ohiari egindako espioitza kasuaren ikerketan jakin da Beaumont zelatatu egin zutela.
2015-2019 legegintzaldian Nafarroako Gobernua osatzeko ituna adostu zuten bi alderdiek ohartarazi dutenez, EH Bilduk proposatuta izendatutako kontseilari ohiari egindako jazarpena argitu beharra dago.
Hala, Geroa Bairentzat "sistema demokratikoaren aurkako erasoa" izan zen, eta "eskusartzea sistema instituzionalean eta politikoan". Horregatik, kasua "bereziki larria" dela eta sakondu eta ardurak argitu behar direla uste du.
"Neurriak hartu behar dira horrelakoak zuzenbide estatu batean gerta ez daitezen", adierazi du koalizioak, praktika horien helburua "demokratikoki aukeratutako eta Uxue Barkos buru zuen Gobernuari zilegitasuna kentzea" baitzen.
Bestalde, EH Bilduk "Maria Jose Beaumonten pribatutasunaren aurkako eraso larria" izan zela nabarmendu du, eta horregatik, babesa helarazi dio.
Gainera, koalizio independentistaren arabera, horrek "baieztatu egiten du Estatuko estoldek eta botere faktikoak euskal ezker subiranistaren eta aldaketa politikorako alternatiben aurka tematuta zeudela, bereziki Nafarroan".
"Zoritxarrez, ez gaitu harritzen, ez baita ezer berria", gehitu du, aurretik Pegasus auziaren harira independentista kataluniarrak eta euskaldunak ere zelatatu baitzituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabak eta Gipuzkoak turismo-tasa ezartzea onartu dute
Bizkaiak joan den astelehenean onartu zuen, eta modu horretan, EAEko hiru lurralde historikoetan 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira zerga berria kobratzen.
AEBk Plus Ultrako akziodun baten komunikazioak nola lortu zituen argitzeko eskatu du Zapaterok
Abokatuaren esanetan, AEBren eta Espainiaren arteko informazio-trukeak "arrazoizko zalantzak" sortzen ditu berme prozesalen errespetuan.
Kongresuaren gehiengoak errefusatu egin du Bardeako jarduera militarra bertan behera uztea
EH Bilduk, EAJk, Podemosek eta Sumarrek legez besteko proposamen bat eraman dute Behe Ganberara, bertan behera uzteko eta ingurua birmoldatzeko plan bat ezartzeko.
Sanchezek gobernuan jarraituko duela adierazi du, Feijook dimititzeko eskatu dion arren
Asteazken honetan egin den Kongresuko kontrol-saioan, Feijook dimisioa emateko eta "zabor-aldia ez luzarazteko" eskatu dio Sanchezi. EH Bilduk, bestalde, legealdiarekin jarraitzearen alde egin du, baina "paralisi" egoeratik irteteko eskatu dio.
Osasun arloko gatazkaren aurrean Ministerioak eta Jaurlaritzak egindako kudeaketak kritikatu ditu Laura Garridok
Euskadiko Alderdi Popularraren buruak azaldu duenez, Ministerioak ez du egin beharrekoa egin, baina Jaurlaritzak badu nahikoa eskumen arazoari aurre egiteko. Horrez gain, argitu duenez, itunpeko osasun-zerbitzuetara jotzea ez da neurri berri bat, 2009tik dekretu batean jasotako eskubidea baizik. Ziurtatu duenez, Osakidetzan arazo estrukturalak daude, besteak beste, mediku eskasiari aurrez heldu ez zaiolako.
Pradales, Espainiako Gobernuari: "Gobernatzea ez da irautea soilik"
Lehendakariak egonkortasun politikoa eta lankidetza defendatu ditu Euskadik aurrera egiteko: uztaila baino lehen transferitzeke dauden eskumenak ixtea eskatu du, eta ohartarazi du ustezko ustelkeria kasuak ezin direla aitzakia izan gobernatzeari uzteko.
Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari eraso egin diote Alde Zaharrean
Maya onik dago, eta Iruñeko Udaltzaingoaren iturrien arabera, oraingoz ez dute inor atxilotu.
EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela erantzun dio Ansolak Otegiri, herritarren beharrei "erantzuna ematen dielako"
Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak Arnaldo Otegiren hitzei erantzun die gaur Radio Euskadin, eta Aitor Esteban ez duela "batere urduri" ikusten esan du. EAJk inkestetan lider izaten jarraitzen duela defendatu du, herritarren beharrei "erantzuten" dielako. Bestalde, Bilboko etorkizuneko erronkei aurre egiteko Mikel Hidalgo hautagai "perfektua" dela esan du Iñigo Ansolak.
Donostia Europako hiri "oparo eta zoriontsuena izatea" du helburu Jon Insaustik
Hiriak eta hiritarrek etorkizunean izango dituzten beharrei buruz hausnarketa egin du Donostiako Udalak Victoria Eugenia antzokian, Donostiarra 2040 Topera! izenburuarekin. Jon Insausti alkateak onartu du "donostiarrek donostiarrontzat egindako hiria" lortzea dutela erronka nagusi.
Marlaskak esan du Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluen osteko polizia-operazioa "proportzionala" izan dela
Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galdera bati erantzunez, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak esan du joan den astean Nafarroan egindako polizia-operazioa "egokia eta proportzionala" izan zela, "2025eko urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatearen inguruan Vito Quilesen ekitaldi baten aurka izandako istiluengatik". Guztira, 28 pertsona atxilotu zituzten.