Albiste izango dira: Gutxieneko soldata, protestak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian eta Tourra Euskadin
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gutxieneko soldata: Espainiako Estatuan indarrean dagoena baino Lanbide arteko Gutxieneko Soldata handiagoa (LGS) bultza dezala eskatzea adostu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk. EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen astelehenean, 1.400 euroko gutxieneko soldata ezartzea eskatzeko.
- Protestak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian: Bederatzigarren greba eguna Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, pentsioen erreformaren kontra. Emmanuel Macronen Gobernuak errefoma onartu zuenetik lehendabiziko mobilizazio handia izango da.
- Tourra Euskadin: Hasi da Tourrerako atzera kontaketa: Bilboko Udalare parean dagoen Tissot erlojuaren botoia sakatu zuten atzo iluntzean Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak, beste hainbat ordezkarirekin batera.