EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk irabaziko luke Irunen, baina botoak eta ordezkariak galduko lituzke, EH Bilduren mesedetan

PSE-EE eta Elkarrekin izango lirateke gehien galduko luketen indarrak; sozialistek 9 zinegotzi izango lituzkete (bat gutxiago) eta Elkarrekinek ere bat galduko luke, 3 eskuratuta. EH Bilduk bi gehiago irabaziko lituzke eta EAJk bat gehiago izan lezake.
eitb focus
EITB Focus

PSE-EEk irabaziko lituzke udal hauteskundeak Irunen, 9 ordezkari eskuratuta, baina botoen % 4,1 galduko luke, eta horrek 1 edo 2 zinegotzi gutxiago izatea ekar lezake. EH Bildu litzateke gehien haziko litzatekeen indarra, 5 ordezkari irabazita (2 gehiago), botoetan % 4,6 gehiago jasota.

Hala dago jasota Euskadin inoiz egindako inkesta handienean, EITB Focusen, hain zuzen er, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak egiteko bi hilabete baino ez falta ez direnean.

PDFa: EITB Focus, EAEko 11 udalerritan boto asmoari buruzko inkesta

EAJk, era berean, zinegotzi bat gehiago izango luke, botoen % 3,2 gehiago jasota. Elkarrekinek bat galduko luke eta PPk bakarrarekin jarraituko luke.

Grafikoa: EITB Media Grafikoa: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X