Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu
Udalen osaketa eguna iritsita, argitu dira azken egunotako zalantzak eta aginte makila hartu dute alkate berriek. EH Bilduk ez ditu Gasteiz eta Iruñea eskuratu, azkenean, baina Euskal Herriko udal garrantzitsu asko geratu dira koalizio independentistaren esku, zerrenda bozkatuena izateagatik kasu batzutan eta Elkarrekin Podemosen zein tokian tokiko plataforma independenteen babesarekin beste batzuetan.
Araban, Laudioko alkatetza berreskuratu du EH Bilduk, Omnia herri plataformaren babesari esker. Zazpi zinegotzi zituen EH Bilduk eta sei EAJk. PSEk zinegotzi bat du eta Omniak hiru eta horiek EH Bilduren alde bozkatuta, Ainize Gastaka izango da alkate.
Aiara ere EH Bilduk gobernatuko du datozen lau urteetan, Aiara Batuz auzo plataformari esker. Maiatzaren 28ko hauteskundeetan EAJk 5 zinegotzi lortu zituen, Aiara Batuz plataformak 3 eta EH Bilduk beste hiru. Plataformak Pruden Otegi EH Bilduren hautagaia babestu du larunbat honetan.
Oionen ere sorpresa izan da eta EH Bildu izango da alkatetzan. Lehen indarra izan zen hauteskundeetan baina EAJk ken ziezaiokeen aginte makila PSEren eta PPren babesarekin, baina EAJk hautagaitzarik ez aurkeztea erabaki du.
Koalizio abertzalearen esku geratu dira Agurain, Dulantzi, Artziniega, Samaniego, Zuia, Lagran, Donemiliaga eta Urkabustaiz ere, besteak beste.
Bizkaian, Bermeo berreskuratu du EH Bilduk Guzan herri plataformaren babesari esker: 9 boto lortu ditu EH Bilduk eta 8, berriz, EAJk. Asier Larrauri da alkate gaurtik aurrera.
Mundakan sorpresa izan da eta EH Bilduk lortu du alkatetza 44 urtean lehen aldiz, herri plataformaren babesari esker. Sorne Rubio Mundakako EH Bilduren hautagaia izendatu dute alkate, Mikel Bilbao EAJko alkate ohiak gidatutako plataformak hura babestu eta gero. Duela lau urte, Mikel Bilbaok Mundakako Udaleko aginte-makila lortu zuen EAJren hautagai gisa, baina alderdiarekin izandako desadostasunengatik zentsura-mozioa aurkeztu zioten, eta 2021eko urrian kargugabetu egin zuten. Orain. bere talde independenteak EH Bilduko hautagai babestu du.
Aldaketekin jarraituz, Abadiño ere EH Bilduk eskuratu du, koalizio subiranistaren eta zinegotzi independenteen arteko itunari esker. Era berean, EH Bilduko zinegotziei esker, Gorliz eta Zallan plataformak independenteek gobernatuko dute, EAJren ordez.
Urduliz eta Sopela ere EH Bilduk eskuratu ditu, Podemosen babesarekin lehen kasuan eta zerrenda bozkatuena izateagatik bigarrenean. Alonsotegi, Iñigo Urkulluren jaioterria ere EH Bilduren esku geratu da oraingoan, zerrenda bozkatuena izateagatik, beti EAJren esku egon den arren.
Galdakaon, Ondarroan, Lekeition, Bakion zein Elorrion... EH Bilduko alkateek jarraituko dute hurrengo legegintzaldian ere.
Gipuzkoan azken legegintzaldian galdutako hainbat udalerri berreskuratu ditu koalizio independentistak, Tolosa, adibidez, gehiengo osoarekin.
Andoainen eta Pasaian ere agintera itzuli da EH Bildu, Elkarrekin Podemosen babesarekin. Hala, Teo Alberrori pasa dio lekukoa Izaskun Gomezek Pasaian. Zerrenda bozkatuena izanik eta Elkarrekin Podemosen babesari esker, Arrasaten, Errenterian eta Ordizian ere aginduko du koalizio independentistak.
Aitzitik, Deban alderantzizkoa gertatu da, Elkarrekin Podemoseko ordezkariak EAJrekin batu dira EH Bilduri alkatetza kentzeko.
Azpeitiak, Amezketak, Astigarragak, Hernanik, Ibarrak, Idiazabalek, Lezok, Mutrikuk, Oiartzunek, Oñatik, Oriok, Usurbilek, Zestoak eta Zumaiak ere, besteak beste, EH Bilduren esku jarraituko dute.
EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi duenez, 145 alkatetza lortu ditu, aurreko legegintzaldian baino 21 gehiago. Hori dela eta, "EH Bildu Hego Euskal Herriko lehen indar munizipalista" dela adierazi dute: 15 alkatetza Araban, 41 Bizkaian, 51 Gipuzkoan eta 38 Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.