Lander Martinez (Sumar): "Ulergarria da Yolanda Diazek bere taldeko pertsonak ondoan nahi izatea Kongresuan"
Atzo amaitu zen uztailaren 23ko hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko epea, eta Yolanda Diaz buru duen Sumar koalizioari dagokionez, bere konfiantzazko pertsonetako bat izango da Sumarren Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua: Lander Martinez.
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Lander Martinezek azaldu duenez, Sumarrek Espainiako Estatu osoan oraindik egiturarik ez duenez, Sumarren hautagaiak aukeratzeko prozesua "erdibidekoa" izan da. Bere hautagaitzari buruz galdetuta, esan du normala eta ulergarria dela "Yolanda Diazek bere taldeko pertsonak ondoan nahi izatea" Diputatuen Kongresuan.
Uztailaren 23ko hauteskundeetarako Sumarrek eta Podemosek erdietsitako koalizio akordioaren arabera, Ahal Duguri zegokion Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak izendatzea, eta Sumarri Bizkaikoa.
Guillermo Presa Ahal Duguren Gasteizko idazkari nagusia izango da Sumarren zerrendaburua Araban, eta Pilar Garrido Ahal Duguk Euskadin duen idazkari nagusia, ostera, Gipuzkoan.