Legebiltzarrak Memoria Historikoaren legea onartu du, gehiengo zabalarekin
Babes zabalarekin, Ganberaren ordezkarien % 90en aldeko botoarekin, onartu dute Legebiltzarrean Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea. Ekimenaren alde egin dute Jaurlaritza osatzen duten bi taldeek (EAJ eta PSE-EE), EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk (EP-IU). Eskuinak (PP, Vox eta Ciudadanos; 7 boto, guztira), aldiz, kontra bozkatu du.
Bi urte baino gehiagoz izapidetzen izan ondoren onartu dute legea. Aurrerantzean, hainbeste urtez galdegindako justizia eta erreparazioa eskuratuko dute Gerra Zibilaren eta diktaduraren biktimek (1936-1978 epeari dagozkionak). Horietako batzuek gonbidatuen tribunatik jarraitu dute bozketa.
Hain justu, Iñigo Urkullu lehendakaria biktimengana hurbildu da legea onartu berritan, eta banan-banan, eskua eman eta zorionak eman dizkie. Lehendakariaren hitzetan, araudi hau "oso garrantzitsua zen. Euskadik behar zuen urrats garrantzitsu hau, eta orain erakundeok lanean jarraituko dugu oroimenaren elkarteekin batera".
Euskadiko egoera Estatuko beste erkidego batzuetan dagoenarekin alderatu du lehendakariak (atzo bertan memoria historikoaren legea bertan behera utziko zuela iragarri zuen Kantabriako Gobernuak). Haren esanetan, EAEko "biztanleriaren gehiengoak, hauteskundeen bidez, aukeratzen duen ordezkaritza politiko eta instituzionalak oso bestelako zentzua du memoriari dagokionez. Iragana ahaztu gabe, oraina eta etorkizunari begira lan egiten jarraitu behar dugu".
Ildo beretik mintzatu da Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua. Gaur emandakoa "pauso garrantzitsu eta erabakigarria" izan dela nabarmendu du, eta izapidetzean zein onarpenean izandako "adostasuna" goraipatu du. Melgosaren hitzetan, "hau ez da inoren kontrako legea, hori argi eta garbi esan nahi dut. Guztion legea da, harro sentitu beharko ginateke, eta guztion ondarea izan beharko luke".
Melgosak lege hau posible egin dutenen lana eskertu nahi izan du: Gogora institutuarena, Aintzane Ezenarro buru dela; Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearena, eta "lege honen alde lan egin duten pertsona anonimo guztiena".
"Egun historikoa", elkarteen ustez
Memoria historikoaren alde lan egiten duten elkarteek, bestalde, "egun historikotzat" jo dute gaurkoa, baina ohartarazi dute "zuhur" jarraituko dutela legea betetzen dela egiaztatzeko. "Hau ez da kajoian gordetzeko lege bat. Hemen ez da ezer bukatzen, hasi egiten da", nabarmendu du Josu Ibargutxi Frankismoaren Biktimen Elkarteko bozeramaileak.
Araudiak biktimak aitortzeko eta erreparatzeko ekimen berriak zehaztu ditu, eta memoriaren kontrako ekintzak egiteagatik 150.000 eurorainoko isunak aurreikusi.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.