IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Cristina Ibarrola
Cristina Ibarrola. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 13, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Zentsura mozioa Iruñeko Udalean: PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak zentsura mozioa adostu dute Iruñeko alkate Cristina Ibarrolaren aurka. Urtea bukatu orduko sinatuko dute akordioa, zeinaren bidez Joseba Asiron (EH Bildu) egingo duten Nafarroako hiriburuko alkate.

-COP28aren akordioa: 2050erako erregai fosilak uzteko "trantsizioa" onartu dute COP28an. Negoziazioak gogorrak izan dira, eta azkenean, Presidentetzak proposatutako bigarren zirriborroa onartu dute herrialdeek. Adostutakoa lehen proposamena baino harago doa (ikatza, petrolioa eta gasa "murriztea" planteatzen zuen), baina ez du erregai fosilei azkena ematea proposatzen.

-Santa Lutzi azoka: Ganadu eta ezti lehiaketek, Arabar Errioxako urteko ardo dastaketak, herri kirolek, artzain txakurrek eta idiek hartuko dute lekua Zumarragan eta Urretxun egingo duten Santa Lutzi azokan.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X