Ibarrolak "miserable" deitu die sozialistei, "ETAren ondorengoei Iruñeko Alkatetza emateagatik"
Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak adierazi du gaurkoa "egun tristea dela, ez hiriarentzat bakarrik, baita herrialde osoarentzat ere", eta EH Bilduri Alkatetza emango dion zentsura-mozioa aurkeztu ondotik, esan du "PSNk hiria modu miserablean saldu" duela.
Hala, UPNko alkateak prentsaurrean behin eta berriz salatu du ETAren hilketak gaitzesten ez dituen alderdi bati eman diola Iruñeko Alkatetza alderdi sozialistak. Bere udal taldea alboan zuela, egindako bideaz harro eta kontzientzia lasaiarekin doazela ziurtatu du, eta, ohi baino kopetilunago, asaldura ezkutatu gabe, gogor egin du Ibarrolak sozialisten aurka.
Hala, Maria Chivite, Ramon Alzorriz, Santos Cerdan, Elma Saiz eta Pedro Sanchez buruzagi sozialistei dei egin die "Iruñeko kaleetara atera eta herritarrekin aurrez aurre hitz egiteko", eta euren postuak mantetzeko Iruñea saldu izana egotzi die.
Hauteskunde garaian esan zutenaren kontra, azkenean bai, Joseba Asiron alkate egingo dute, eta hori Ibarrolaren esanetan iruindarrei gezurra esatea da, ekainetik adostutako zerbait dela iritzi baitio. Eta horrekin, ETAren indarkeria gaitzesten ez duen alderdi bati Iruñeko alkate makila ematea arriskutsua da, Ibarrolaren arabera.
Inposaketa eta sektarismoa helduko direla dio EH Bildu Alkatetzan egonda, eta mobilizaziorik deitu ez duen arren, hiritarrei deia egin die kaleetan zentsura mozioari buruz pentsatzen dutena adieraztera.
Zentsura mozioarekin, Cristina Ibarrolaren alkate ibilbide motzari amaiera jarriko zaio. Ekainaren 17an alkate izendatu eta berehala, balizko zentsura mozioari buruzko galderak erantzun behar izan ditu. Beti esan du, ordea, ez zegoela arrazoirik zentsura mozio bat justifikatzeko, eta hiriaren aldeko lan egitea besterik ez zuela buruan.
Egunerokoak, ordea, aurkakoa islatu du; izan ere, Ibarrolak ez du inolako akordiorik lotu ahal izan oposizioarekin, eta ondorioz, 9 zinegotzirekin bakarrik, ezin izan du proiektu garrantzitsurik aurrera atera.
Testuinguru horretan Joseba Asironek hartuko du berriro aginte makila Iruñeko udaletxean. EH Bildu 2015ean iritsi zen Alkatetzara, Joseba Asironekin (2015-2019). 2019an, Navarra Sumak, Enrique Mayarekin (UPN) batera, Alkatetza hartu zuen berriro, eta 2023ko ekainetik UPNko Cristina Ibarrolak egon da agintean.
Zure interesekoa izan daiteke
Maribel Vilaplana kazetaria epaile aurrean da, Mazonekin egindako bazkariaren ingurukoak azaltzen
Guardia Zibilaren segurtasun-hesi zabal baten eta jendartearen ikusmin handi baten erdian iritsi da kazetaria epaitegia, baina ez du adierazpenik egin kazetarien aurrean.
Mazonen GOIDI politikoa
2024ko urriaren 29an aurreikuspen okerra egin zuen Carlos Mazon Valentziako presidenteak. Erantzukizun osoa Espainiako Gobernuaren gain jartzen saiatu zen, eta arratsalde beltza zertan eman zuen ezkutatu zuen, bertsioa sarritan aldatuz.
Abalos ministro ohia epaitzea proposatu du 'Koldo' auziaren epaileak, talde kriminala egotzita
Leopoldo Puente Goreneko Zigor Salako magistratuak prozedura laburtuko autoa plazaratu du Garraio ministro ohiaren aurka, covid pandemian musukuen salerosketen kontratu irregularrak egitea leporatuta. Funtzionario-eroskeria, erakunde kriminaleko kide izatea, eragimen-trafikoa eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egotzi dizkiote ministro ohiari.
Mazonek dimisioa eman du
Hala ere, Valentziako Gorteetan diputatu izaten jarraituko du eta ez ditu hauteskunde autonomikoak aurreratuko. Generalitateko jauregian egindako adierazpen instituzional batean jakinarazi du erabakia, karguan jarraitu ala ez erabakitzeko ostegunean abiatutako hausnarketaren eta asteburuan Feijoorekin hitz egin ondoren.
Albiste izango dira: Mazonen erabakia, Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa eta EAEko Aurrekontuen aurkezpena, sailez sail
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Maribel Vilaplanak lekuko gisa deklaratuko du gaur, sendagiria jaso ostean
Bitartean, gero eta jende gehiago hitz egiten ari da Mazonen balizko dimisio bati buruz eta Vicente Mompo haren ordezko gisa aukeratzeari buruz.
09:00etan emango du Mazonek bere erabakiaren berri: dimititu, hauteskundeak aurreratu edo karguari eutsi
Alderdi Popularraren presidenteak Carlos Mazonekin hitz egin zuen atzo. Valentziako Generalitateko presidenteak 09:00etan emango du bere erabakiaren berri. Ostegunean iragarri zuen hausnarketa prozesu pertsonala egin behar zuela.
Senideen elkarretaratzea Valentziako Generalitataren aurrean, Mazonek dimisioa eman dezakeela zabaldu denean
2024ko urriaren 29an hildakoen senideek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Valentziako Generalitateko Jauregiaren atarian, Carlos Mazon presidentearen dimisioa eskatzeko berriz ere, "365 egun beranduago iritsiko dena", salatu dute. Compromiseko kideek eta jarraitzaileek ere 'Mazon dimissio' zioen pankarta handi bat zabaldu dute toki horretan bertan.
Astelehen honetan emango du Mazonek bere erabakiaren berri: dimititu, hauteskundeak aurreratu edo karguari eutsi
Alberto Nuñez Feijoorekin igande honetan izandako elkarrizketen ostean, bere etorkizunari buruz hartu duen erabakia iragarriko du bihar Valentziako Generalitateko presidenteak.
Andueza: "Sozialistok aurrera egiteko prest gaude beti, gure aurkari politikoek erakusten duten urduritasunik gabe"
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela hauteskunde burrunbak eta bazkidearen urduritasunak bultzatuta amore emango, eta sinatzen dituzten akordioetan euskal herritarren ongizatea lehenetsiko dutela.