Albiste da
Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Abisu horia haizeagatik, Jenni Hermosoren deklarazioa eta dozenaka hildako Janponian

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Emakume bat haizearen aurka kalean
Emakume bat haizearen aurka kalean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Abisu horia haizeagatik:  Araban eta Bizkaian abisu horia indarrean dago, haize bolada bortitzengatik. Goizeko lehen orduan, 112 km/h-ko haize kolpeak neurtu dituzte Matxitxakon eta 105,5 km/h-koak Zugaztietan.

-Jenni Hermosok epailearen aurrean deklaratuko du: Auzitegi Nazionalean Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiaren aurkako auzian, Jennifer Hermoso futbolariak epailearen aurrean deklaratuko du astearte honetan, 10:00etan.

-Dozenaka hildako Japonian:  Herrialdean alerta aktibatu zuten atzo tsunami arriskuagatik, 7,6 indarreko lurrikara izan ostean. 30 dira jada dardararen ondorioz hildakoak, eta gaur kalteak zenbatzeko eguna dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X