Albiste da
EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ardura eta indiferentzia nagusi EAEko hauteskundeen atarian

EITB Focus inkestak 2024ko otsailean kaleratu dituen datuen arabera, euskal herritarren gehiengoak arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu aurten egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeak.
EITB Focusen arabera, herritar askok arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu hauteskundeak.
EITB Focusen arabera, herritar askok arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu hauteskundeak.
OHARRA: Eduki honek grafiko interaktiboak ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean

Eusko Legebiltzarra aukeratzeko egingo diren hauteskundeek sorrarazten dizkieten sentimenduen inguruan galdetuta, herritarren % 20k esan dute indiferentzia sorrarazten dietela. % 18,3, berriz, arduratuta ageri dira.

Silvan & Miracle enpresak EITB Focusen mikrodatuak aztertu ditu, eta EAJren hautesleen artean ardura nagusi dela ondorioztatu du. Galdetutakoen % 21,6k aukeratu dute erantzun hori.

EH Bilduren boto-emaileen sentimendua, berriz, bestelakoa da. Galdetutakoen % 25,5 itxaropentsu ageri dira.

PSE-EEren militanteen artean, ardura, indiferentzia eta itxaropena dira nagusi.

Indiferentzia handiena Elkarrekin Podemoseko militanteek erakutsi dute, horien % 34,3 horrela agertu baitira. Silvan & Miracleren analisiaren arabera, "datu horrek hautesleek alderdiarekiko duten desafekzioa eta deskonexioa erakusten du".

PPren jarraitzaileen artean, % 29,9 itxaropentsu ageri dira. Azkenik, hauteskundeen atarian, Voxeko jarraitzaileek esan dute beldur direla.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X