Zeintzuk dira herritarrek nahiago dituzten gobernu-itunak?
EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE dira EAEko biztanleek nahiago dituzten itunak hurrengo Eusko Jaurlaritza osatzeko, EITB Focusen arabera.
Horren ildotik, boto-emaileen % 22,8k alderdi jeltzalearen eta koalizio subiranistaren arteko balizko gobernua nahi dute, eta % 19,4k, aldiz, EAJren eta PSE-EEren artekoa.
Gainerako aukera politikoek ez dute ia babesik izan: EH Bildu-Elkarrekin Podemos itunak % 4,7ko babesa du; EH Bildu-Elkarrekin-Sumar balizko akordioak, % 3,9; eta EH Bildu-PSEk, % 3,4.
Edozein kasutan, hautesleen % 28,1ek, ia 10etik 3k, ez dute argi zer nahiago duten.
Eta bitxikeria gisa: badirudi inork gutxik jartzen dituela zalantzan koalizio gobernuak. Izan ere, boto-emaileen % 2,5ek baino ez dute agertu EH Bilduren bakarkako gobernua nahi dutela, eta % 2,2k EAJrena.
Iritziak, alderdi bakoitzaren boto-emaileen arabera
Bestalde, EAJren eta PSE-EEren boto-emaileentzat, bi alderdi horien arteko balizko exekutiboa da itun faboritoa, eta EH Bildukoek alderdi jeltzalearekin gobernatu nahi dute.
Hain zuzen ere, EAJren hautesleen % 47,4k sozialistekin egin nahi dute gobernu ituna; eta % 25,4k, koalizio subiranistarekin.
Bestalde, hauteslekuetan EH Bilduren alde egingo dutenen artean, % 34,8k EAJ lehenesten dute gobernua osatzeko, eta % 13,2k, Elkarrekin Podemos.
PSE-EEri dagokionez, haren boto-emaileen % 56,7k jeltzaleekin gobernatu nahi dute, eta gainerako alternatibak ez dira ia % 3ra ailegatzen.
Metodologia
Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).
Galdeketak martxoaren 8tik 14ra egin zituzten, telefonoz.
Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.