Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Amnistia Legea, Maiatzeko KPI aurreratua eta posta bidezko botoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oriol Junqueras (ERC), amnistia legea bozkatu zuten Diputatuen Kongresuko saio batean
Oriol Junqueras (ERC), amnistia legea bozkatu zuten Diputatuen Kongresuko saio batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Amnistia LegeaEzustekorik ezean, Espainiako Diputatuen Kongresuak behin betiko onartuko du gaur Amnistia Legea, eta gehiengo osoa (gutxienez 176 boto) behar du Senatuaren betoa gainditzeko. Espero bezala aurrera ateratzen bada, araua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu daiteke ostiralean edo larunbatean indarrean sartzeko. Osoko bilkura 09:00etan hasiko da eta saio monografikoa izango da. Bertan, taldeetako bozeramaileek zazpi minutuko tartea izango dute hitz egiteko, txikienetik handienera.

- Maiatzeko KPI aurreratua: Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratuko du maiatzari dagokion Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Apirilean urte arteko inflazioak % 3,3 egin zuen gora, gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda. Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, lau hamarren jaitsi zen apirilean, % 2,9raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Ildo horretan, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu zen.

- Posta bidezko botoa: Ekainaren 9ko Europako hauteskundeetan posta bidezko botoa eskatzeko epea gaur amaituko da. Correoseko edozein bulegotan edo Internet bidez eska daiteke, www.correos.es webgunearen bidez, NAN ziurtagiri elektronikoarekin edo baliozko ziurtagiri digital batekin. Botoa emateko epea ekainaren 6an amaituko da., eta Correosen edozein bulegotan eman ahal izango da, ohiko ordutegian.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X