Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Feijook ''bideraezina dena ez betikotzea'' eskatu dio Sanchezi, eta honek Alvise agertu izana egotzi dio

pedro sanchez alberto núñez feijóo congreso efe
18:00 - 20:00
Feijook ''bideraezina dena ez betikotzea'' eskatu dio Sanchezi, eta honek Alvise agertu izana egotzi dio
Alberto Nuñez Feijook hauteskunde orokorrak deitzeko eskatu dio Pedro Sanchezi, Gobernu "sendorik" ez duelako. Pedro Sanchezek uko egin dio aukera horri, agintaldia agortuko duela ziurtatuz, eta 'Alvise' Perez Europako Parlamentuan sartzearen errua egotzi dio PPko presidenteari.

Albiste gehiago politika

Movilización de Sare y Etxerat en Donostia presos vascos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sare eta Etxerat elkarteek Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hondartzatan egin dute mobilizazioa

Urteroko ekimena izan dute gaur, Sare eta Etxerat elkarteek deituta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 hondartzatan. Elkarbizitzarako jauzia egin ahal izateko, ETAko preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dute. Biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egia, aitortza eta erreparazioaren garrantzia ere azpimarratu dute. 

Iñaki Subijana, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea: "Zenbait sektorek ez diote modu argi batean indarkeria politikoari zilegitasunik kendu"

Hainbat gazteen eta ertzainen artean azken asteetan izandako istiluei buruz, Iñaki Subijana EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi du "lehia bat" dagoela "Zuzenbide-Estatuaren eta Estatu beraren artean". "Biktima-justiziaren esparruan ezartzen ari garen neurrien inguruko hausnarketa egitera behartzen gaituzte", ondorioztatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.

Gehiago kargatu