18 urteko espetxea ezarri diote Moncloara eta hainbat enbaxadetara bonba-gutunak bidali zituen gizonari
18 urteko espetxea ezarri diote Pompeyo Gonzalez Burgosko 76 urteko gizonezkoari —hainbat urtez Gasteizko Udaleko funtzionarioa izan zen—, 2022ko azaroan, Moncloara eta hainbat enbaxadetara sei bonba-gutun bidaltzeagatik. Besteak beste, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Margarita Robles Defentsa ministroari, eta AEBko eta Ukrainako enbaxadei igorri zituen gutunak. Denak desaktibatzea lortu zuten, Ukrainako enbaxadara bidalitakoa izan ezik; segurtasun langile bat zauritu zen.
Terrorismo delituagatik 10 urteko kartzela-zigorra, eta helburu terroristarekin armak izatea, fabrikatzea eta erabiltzeagatik, 8koa ezarri dizkio Auzitegi Nazionalak. 2022an atxilotu zuten Gonzalez Miranda de Ebroko (Burgos) bizilagun erretiratua.
Ebazpenean, epaileek diote gutunen bidez Espainiako, Estatu Batuetako eta beste herrialde batzuetako gobernuak presionatzea zuela helburu gizonezkoak, "Ukrainara armak bidaltzeari uzteko".
Halaber, epaileen arabera, egiaztatuta geratu da Gonzalezek berak fabrikatu zituela gutunekin batera bidalitako lehergaiak. Egurrezko kutxetan sartuta bidali zituen, posta bidez. Horiek aztertu zituzten ikertzaileek ondorioztatu zuten "maila ezberdineko lesioak" eragiteko adinako indarra zutela lehergaiok.
Epaiketan, akusatuak leporatzen zitzaizkion delituak ukatu bazituen ere, epaileek arrazoitu dute "proba ugari" daudela gutunen eta lehergaien egilea bera dela esateko.
Zure interesekoa izan daiteke
David Sanchezi enplegu publikorako bederatzi urteko inhabilitazioa ezarri diote
Badajozko Auzitegiak prebarikazio administratiboko delitu baten egile jo du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia.
Espainiako Gobernuaren transferentzien inguruko proposamen berriak ostiralean jasotzea espero du Jaurlaritzak
Ubarretxena bozeramaileak azpimarratu duenez, negoziatzen ari diren bi eskumenen (Gizarte Segurantzaren eskumen batzuk eta portuak) inguruko aldebiko batzordea abuztua aurretik egin beharko litzateke.
"Akatsa litzateke fokua polemikan jartzea, euskarak bizitasun handiko unea bizi baitu"
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Auzitegi Gorenak berretsi duen epaia izan du hizpide. Horren arabera, Eusko Jaurlaritzak ezin izango dizkie eskatu funtzionarioen "hizkuntza-baldintza berak" azpikontratutako enpresetako langileei.
EH Bilduk irabaziko lituzke Gipuzkoako foru hauteskundeak, baina EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa lortuko lukete
Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako azken Soziometroaren arabera, etxebizitza da herritarren kezka nagusia (% 65,8), baina arazoak pertsonalki eragiten diela aitortzen dutenen ehunekoa % 22,3koa da.
Kongresuak aurrekontuen defizitaren bidea bozkatuko du, baina ez du aurrera ateratzeko aukerarik
PPk, Voxek eta Juntsek dagoeneko iragarri dute aurka bozkatuko dutela, eta bigarren bozketa bat egingo da uztailaren 23an.
EH Bilduk iritzi dio Epaitegi Gorenaren azken epaia euskararen aurkako “oldarraldiaren” beste ale bat dela
Josu Aztiria legebiltzarkidea kritiko azaldu da epaiaren aurrean, eta nabarmendu du ofizialtasunak “egiazko berdintasuna” ekarri beharko lukeela.
Peinadok bost eguneko epea eman dio Begoña Gómezi Londresera alabaren graduaziora baino ez zela joan frogatzeko
Epaileak baimendutako joan-etorria baino ez zuela egin egiaztatzeko eskatu dio. Era bereab, ohartarazi du hala egiten ez badu kautelazko neurriak urratzeagatik delitua egon litekeela.
Lander Martinez (Sumar): “Hauteskunde orokor erabakigarriak egongo dira, eta gure helburua da gobernu aurrerakoiari eustea”
Asteburuan Madrilen egin den Sumar alderdiaren ezohiko batzarraren ostean, Lander Martinez diputatuak adierazi du “arrakastatsua” izan dela prozesua; bertan, Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez zuzendaritzako koordinatzaile berri izendatu dituzte. Era berean, azpimarratu du alderdiaren lehentasuna datorren urteko hauteskunde orokor erabakigarrietan “gobernu aurrerakoi bati eustea” izan behar dela.
Ubarretxenak esan du "autogobernu handiagoak ongizate handiagoa" dakarrela
Agirre lehendakariaren agintaldiaren 90. urteurrenaren harira, EHUren udako ikastaroetan parte hartu du, eta kritikatu du "askotan autogobernua eta ongizatea kontzeptuak bereizten saiatzen" direla, eta lehenengoa "gai identitarioekin" lotzen dela, gauza praktikoen kontra joango balitz bezala.
Arazo diplomatikoa eragin du Rajoyk, Frantziak “frantsesik gabe” jokatzen duela adierazita
Laurent Nuñez Barne ministroaren hitzetan, adierazpenak "onartezinak" eta "aberranteak" dira, "Frantzia herrialde askotarikoa" delako.