Kongresuak behin betiko onartuko du, gaur, trafiko eskumena Nafarroara eskualdatzea eta blindatzea
Diputatuen Kongresuak gaur bozkatuko du Nafarroako Foru Hobekuntzaren Legean trafiko eskumena sartzeko Espainiako eta Nafarroako gobernuek adostutako akordioa jasotzen duen lege proiektua behin betiko onartzea. Hori eginda, PPk eta Vox eskuin muturreko alderdiak Senatuan ezarritako betoa bertan behera utziko dute gobernu biek.
Espainiako Gorteetan hiru hilabete baino gehiago tramitatzen eman ondoren, lege-proiektuak azken urratsa egingo du gaur, eta, Kongresura eraman aurretik izan zituen gehiengoak kontuan hartuta, behin betiko onartu eta Estatuko Aldizkari Ofizialera (BOE) bidaliko da.
Hain zuzen ere, Kongresuak kendu egin beharko du Espainiako eskuinak eta ultraeskuinak Senatuan lege proiektu horri ezarritako betoa. PSOEk eta haren bazkide parlamentarioek gaitzetsi zuen oso zuzenketa hori, eta UPNk ere bat egin zuen haiekin, nahiz eta ia beti PPren moduan boza eman.
Lege proiektu honekin, Espainiako eta Nafarroako gobernuek Foru Erkidegoaren trafiko eskumena "blindatu" nahi dute, Auzitegi Gorenak eskualdatzea baliogabetu zuen epaiaren ondoren.
Bi gobernuek proposatu dute Nafarroako Foru autogobernuari buruzko legearen 49. artikulua aldatzea, honako hau zehaztuta: "Orain arte izan dituen ahalmen eta eskumenez gain, Nafarroari dagokio Estatuko legeria betearazteko eskumena, bai eta trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko eginkizunak ere". Era berean, 51. artikuluan puntu bat gehitu da, eskumen hori Foruzaingoak izango duela zehazteko.
Akordioa apirilean iragarri zuten, Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroak bilera egin ostean, baina, behin betiko onartzeko, lege-proiektua Foru Parlamentuan eta Gorte Nagusietan onartu behar da.
Nafarroako Parlamentuak maiatzean egin zuen bozketa; orduan, UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin indar politikoek aldeko boza eman zuten, eta PPk eta Voxek, kontrakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu egin du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.