TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Eskumen berriak, hildakoa Pirinioetan eta Reala vs Man United eta Erroma vs Athletic

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Transferentzien Batzorde Mistoak joan den abenduan egindako bilera
Transferentzien Batzorde Mistoak joan den abenduan egindako bilera. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskumen berriak: Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gaur sinatuko dute (08:30ean) atzerritarren lan-baimenen eta meteorologia zerbitzuaren eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko akordioa. Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera pasa den astean zen egitekoa, baina atzeratu egin zuten, "agenda arazoak" tarteko.

- Hildakoa Pirinioetan: Mikel Lorente Bilboko 38 urteko mendizalea hil da Huescako Pirinioetan, 300 metroko altueratik erorita. Cap de Llauseteko aterpean lan egiten zuen. Gorpua Benasquera eraman dute hegazkinean, eta handik Huescako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute.

- Reala vs Manchester United eta Erroma vs Athletic: Athleticek eta Realak Europa Ligako final zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak jokatuko dituzte ostegun honetan. Zelairatzen lehena Donostiako taldea izango da, 18:45ean hasiko baita Manchester Uniteden kontrako norgehiagoka, Reale Arenan. Zuri-gorriek Erromari egingo diote bisita, Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan, 21:00etatik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X